Administrazioa‎ > ‎

Aplikazioak

   Googlek eskaintzen dizkigun aplikazioak kudeatzeko gunea da hau. Lau ataletan banatuta dator:

Google Suiten oinarrizko aplikazioak

Hezkuntzarako Google Suitek dituen oinarrizko aplikazioak kudeatzeko aukera dugu hemen: G Suite laukian klikatuz aplikazio zerrendara joango gara. Ikastetxeko erabiltzaile guztiei edo azpi erakunde bati apliazio bat gaitu edo ezgaitu ganezake. Baita, aplikazio bakoitzaren erabilera orokorra, erakunde guztirako, prestatu edo zehaztu ere.

Berez aplikazio guztiak erabiltzaile guztientzat gaituta datoz, baina  erabiltzaile guztiei edo azpi erakunde bati apliazio bat ezgaitu daiteke. Horretarako, nahi dugun aplikazioa aukeratu eta guztientzat desgaitu genezake goran ezkerrean dugun ACTIVADO / DESACTIVADO aukerekin. Antolaketa unitate zehatz bati desgaitu nahi badiogu, ezkerrean ditugu unitaeak aukeratzeko. 

Gaitze edo ezgaitze aukera hau apliazio guztietan berdin egiten da. Baina honez gain aplikazio bakoitza doitu genezake. Gure ikastetxeko azpi erakunde bakoitzari aplikazioaren konfigurazio ezberdinak ezarri daitezke.

Googleren beste aplikazio batzuk
Hemen, Googleren beste zenbaiT aplikazio dituzu. Erabiltzaile guztientzat  ezgaitu dezakezu, edo antolaketa erakunde batentzat ezgaitu dezakezu. Antolakuntza unitatea aukeratu (ezkerrean) eta aplikazioaren eskuinean dauden 3 puntutxotan sakatuz, ACTIVADO badago aplikazioa, Activado (anular) aukeratu beharko dugu.
Google Plus Espainian 14 urte edo gehiago dituztenentzat baimendua dago, beraz, urte gutxiago dituztenei aplikazio hau ezgaitu behar diegu. Aplikazio zerrendan, bere alboan dagoen Activado para todos sakatu eta ezgaitzeko aukera agertuko zaigu.

Google Apps Marketplace

Googlerenak ez diren beste aplikazio batzuk gehitzeko aukera dugu hemen. Gehienak doakoak.