Administrazioa‎ > ‎Aplikazioak‎ > ‎

Classroom konfigurazioa

Configuración general

Aplikazio hau pixkanaka ari dira garatzen, eta berrikuntzak sortu ahala jasoko ditugu hemen.

Permisos del profesor
Classroom / Ikasgela erabiltzaile guztientzat gaituta dugula (edo ikasle eta irakasleentzat bakarrik), zehaztu genezake nork sor dezaken eskola edo klase bat. Configuración avanzada atal honetan egiten da hori, eta egiztatutako irakasleak eskolak sortzeko gai izatea da komenigarriena (Permisos del profesor)

Aplikazioa gaituta dugula, ikastetxean Classroom erabiltzen duten irakasleetzat Classroom Teachers izeneko talde bat sortzen da, automatikoki, administratzailearen kontsolako Grupos atalean. Administrariak talde horretan irakasle guztien taldea (irakasleak@gureikastetxea.net) sartuz gero, erabiltzaileei Grupos for Business / Taldeak aplikazioan Classroom Teachers taldean partaide direla agertuko zaie. Modu honetan, irakasle guztiak Classroomen irakasle rola izango dute. Laguntza : Permisos de maestros

Acceso del tutor
Tutore edo gurasoei ikasleak Classroomen egin dituen jardueren inguruko informazioa bidali ahal izateko, aukera hau gaituta izan behar dugu. Irakasle guztientzat gaituta nire ustez.

Dominios incluidos en lista blanca
Ikastetxeko Google Classroom kurtso batean beste ikastetxe bateko (Google Apps Hezkuntzarako duena) ikasleak parte hartzea nahi badugu, zerrenda zuri horretan sartu behar dugu ikastetxe horren domeinu izena. Bi ikastetxeen elkar lanerako aukera interesgarria da.


Acceso a datos
Classroom APIa dugu hemen, Classroomen beste Google aplikazioetako datuak erabili ahal izateko aukera (interesgarria eta beharrezkoa).
Google laguntza: https://support.google.com/edu/classroom/answer/6253304?hl=es


Googleren laguntza: https://support.google.com/edu/classroom/answer/6024971?hl=es&ref_topic=6024979&vid=1-635751295432503459-5200358891062219582

Subpáginas (1): Permisos de maestros