Drive konfigurazioa

Ikastetxeko erabiltzaileen Google Drive aplikazioa konfiguratzeko orduan aukera hauek eskaintzen zaizkigu:

Ezkerrean ditugu gure erakundeko antolakuntza unitateak, beraz, unitate bakoitzari eskubide ezberdinak eman diezaizkiogu.

Configuración para compartir

Erabiltzaileek Drivean dituzten dokumentuak partekatzeko modu lehenetsia zehazteko aukera ematen digu. Honako modua hau dela egokiena iruditzen zait:

Crear unidades de equipo

Erabiltzaileek Taldeko Unitateak sor ditzaketeen eta zein baldintzetan zehaztu daiteke.

Compartir mediante enlace

Partekatzerako orduan erabiltzaileei aukera lehenetsia zein agertuko zaien zehaztu daiteke.

Configuración de migración

Taldeko unitateetarak edizio eskubidea daukaten kideek fitxategiak (ez karpetak) eramateko eskubidea gaitu daiteke. Komenigarria da.

Gestionar las Unidades de Equipo

Ikastetxean sortu diren Taldeko Unitate guztiak agertzen dira.

    • Izenaren gainean klik egiten badugu, nortzuk diren partaideak agertuko zigu. Partaide bakoitzari rola edo eskubideak alda genezake, eta kideak gehitu edo kendu.
    • Eskuineko Restaurar ikurrean sakatzen badugu, Unitate horretan ezabatu diren fitxategiak berreskuratu dezazkezu (gehienez 25 egun atzera eginez). Unitatea ezabatu bada, berreskuratu daiteke ere.
    • Eskuineko Configuración ikurrari sakatuz gero, Unitate horren ezaugarriak alda daitezke.

Transferir la propiedad

Erabiltzaile baten fitxategien jabetza beste erabiltzaile bati transferitu daitezke. Hau da, sortu dituenak fitxategiak bere Driven izaten jarraituko du, baina jabetza beste bati transferitu daiteke, eta horrela erabiltzailea ezabatzen badugu fitxategiak ez dira galtzen. Hau erabilgarria da irakasle ohien kontuen kasuan. Ikastetxetik joan den irakasle baten edukiak transferitu daitezke beste kontu batera (adibidez: mintegiko kontura BHn, edo zikloaren kontura LHn). Joan den irakasle horren kontua ezabatzen badugu bere eduki guztiak (bera jabea dena) ere ezabatzen dira, nahiz eta beste norbaitekin partekatuta eduki.

Configuración general

Erabiltzaileei Drive desinstalatzeko aukera.

Funciones y apliacaciones

Konexiorik gabe lana egiteko aukera, File Stream eta Copia de seguridad y sincronización gaitzeko eskubide eman genezake.

Plantillas

Google Driveko dokumentuentzat txantiloiak egin daitezke, hau da, dokumentu eredu batzuk (testu dokumentuak, kalkulu orriak, aurkezpenak ...) erabiltzaile guztiek erabiltzeko. Atal honetan gure domeinuko erabiltzaileek txantiloiak erabiltzeko aukera gaitu genezake.

Google Drive txantiloiak

Configuración del panel de actividades

Jardueren Panelaren bidez Driveko dokumentuak izan dituzten bisitak kontrolatzeko aukera eman daiteke erabiltzaileei.

Restore