Grupos for Business konfigurazioa

Configuración para compartir

Gure domeinuan taldeak administrariak nahiz erabiltzaile bakoitzak sor ditzake.

Atal honetan talde hauek partekatzeko honako aukerak agertzen zaizkigu:

  • Fuera de este dominio: acceso a grupos: gure domeinutik kanpoko erabiltzaileek gure taldeetara atzitzeko era zehaztu genezake. Konfigurazio lehenetsia pribatua izatea komeni da, erabiltzaile batek sortzen duen taldean kanpoko erabiltzaileak sartu ahal izateko aukera eman dezake berak eta.
  • Creación de grupos: nork sortu dezaken taldea zehaztu genezake. Domeinuko edonork sortu ahal izatea da egokiena. Atal honetan taldearen helbideari izen orokor bat (bere izenaren atzetik doana) jar genezake Añade un sufijo a los grupos creados por usuarios atalean.

Adibidez, "-taldea" atzizkia jarriz gero, dbh1a-gurasoak-taldea@gureikasetxea.net sor dezakegu. Ez badugu atzizki hori jartzen, berez grupos atzizkia erabiltzen du eta taldearen izena honela agertuko litzake:

dbh1a-gurasoakgrupo@gureikasetxea.net

  • Acceso de miembros y al correo electrónico: taldea sortu duen erabiltzaileak kanpoko erabiltzaileei sarbidea onartzeko aukera dugu hemen. Kanpoko erabiltzaileei sarbidea onartzea egokia da, irakasle nahiz ikasleek beste ikastetxe batzutako kideekin taldelana egiteko aukera ematen baitugu.
  • Visibilidad del grupo: taldea sortu duen erabiltzaileak gure domeinukuko Direktorioan taldea ezkutatzeko aukera dugu hemen. Aukera hau egokia da; taldea sortu duenak eskubidea duelako taldea guztiontzat ikusgai ez egotea nahi izatea.