Administrazioa‎ > ‎Erabiltzaileak‎ > ‎

5. ERABILTZAILE KONTUAK KUDEATZEN

Gure erakundera igota dugun erabiltzaile zerrendatik bat aukeratzen badugu, aukera hauek agertuko zaizkigu goiko aldean:

Lehen informazioa, argazkia (erabiltzaileak gehitu badu), zein antolaketa unitatetan dagoen, izena eta email helbide, eta erabiltzailea zein egoeratan (indarrean edo geldiarazia) dagoen ageri da. 
Azken aldia noiz konektatu zen, zenbateko edukiera erabili duen (Drive, Gmail ...) eta zenbat dokumentu dituen Driven ere esaten digu.

Añadir usuarios al grupo: erabiltzaile hau erakundean sortuta dugun Talde batera eramateko aukera ematen digu (sortuta ditugun taldeen zerrenda osoa agertzen da aukeratzeko).

Transferir a los usuarios seleccionados a otra organización: lehen aipatu dugun bezala, gure erakundeko erabiltzaileak azpi erakundeetan edo antolakuntza unitate ezberdinetan sailkatuta egotea komeni da; beraz, hemen dugu aukera, iada sortuta dugun antolakuntza unitate batera eramateko. Ikur honetan sakatzean, antolakuntza unitateen egitura agertzen zaigu eta nora eraman nahi dugun aukeratzea besterik ez dugu egin behar.

Más accionesAukerak:
  • Eliminar usuario: erabiltzailea ezabatzeko aukera ematen digu (Googleren laguntza). Ezabatu aurretik, erabiltzaile horrek Drive duen guztia guk nahi dugun erabiltzaile bati (administrari bati, hoberena) transferitu diezaiokegu. Ustekabean ezabatzen badugu erabiltzailea berreskuratzeko aukera badago (ikus ERABILTZAILEAK EZABATU).
  • Cambiar nombre de usuario: erabiltzailearen izena nahiz helbidea alda daiteke. Izena aldatuz gero, besterik gabe, onartzen du. Aldiz, helbidea aldatuz gero, helbide zaharra alias moduan gelditzen da (bi helbideak mantentzen ditu).
  • Suspender usuarios: erabiltzailea geldiarazi egin genezake, eta geroago, nahi izanez gero, indarrean jarri berriro.
  • Restablecer contraseña: contraseña aldatzeko.
  • Restaurar datos: gure erakundeko erabiltzaileek Gmail edo Drivetik ezabatutako datuak berreskurateko balio du. Ezabatutako data tartea zehaztu behar dugu, baina, kontuan izan 25 egun baino gehiago ez ditula datuak gordetzen sistemak (Googleren laguntza).

    Beste aukera batzuk:

Cuenta atalean:
  • Erabiltzailearen izen-abizenak edota helbidea alda genezake. Helbidea aldatzen denean, helbide zaharra 'alias' modura gelditzen da.
  • Pasahitza aldatzeko edo arazteko aukera
  • Erabiltzaileak Google+en jarri duen jaiotze data aldatzeko aukera.
  • Goitizena  (alias) sortzeko aukera. Goitizenaren inguruko informazio gehiago.
  • Erabiltzaile horrek bere kontaktuak partekatzeko aukerak agertzen zaizkigu. Kontaktuak partekatzearen inguruan esan behar da, Google Apps aplikazioen atalean, adminstrariak erabiltzaileek bere kontaktuak partekatzeko aukera gaitua izan behar duela.

Servicios de Google Suit ataleanerabiltzailea zein aplikazio erabili ditzaken agertzen dira. Google zerbitzu gehiago gaituta dituen ikusteko beherago dago , Mostrar más atalean.

Grupos atalean, erabiltzailea zein talderen parte den ageri zaigu.

LicenciasGoogle App Engine edo Google Apps Marketplace-en bidez erosita ditugn aplikazioen lizentziak erabiltzaileari onartzeko balio du.

Más sakatuz:

Seguridad: pasahitza eta segurtasunaren inguruko informazioa.

Privilegios y funciones de administación atalean (Mostrar más sakatuz)erabiltzaileari Google Appsen kudeaketan zeregin bat eman diezaiokegu. Honako funtzioak esleitu ditzakegu erabiltzaile bati:


Asko erabiltzen ez diren beste aukera batzuk ere agertzen zaizkigu