Erabiltzaileak gelditu / ezabatu

Erabiltzaile baten kontuaren informazioan sartzen bagara, Más acciones ikurrari sakatuz Suspender usuario eta Eliminar usuario agertuko zaigu.  

Ezabatzea nahi badugu, ikurrari sakatuz leiho hau agertuko zaigu:
Hemen, ezabatu nahi dugun kontuaren Driveko dokumentuak (partekatuak dituenak edo guztiak) beste kontu batera eramateko aukera dugu. Ez baditugu dokumentu horienak nahi, aukera kendu eta listo. Fitxategi horiek berreskuratu nahi izanez gero, noren kontura transferitu nahi ditugun galdetuko digu. Onartu ondoren, transferitu ditugun erabiltzailearen Drivean karpeta bat agertuko da, ezabatu dugun erabiltzailearen helbidearekin.

Gerta daiteke, ezabatu ondoren damutzea eta erabiltzaile kontua berreskuratu nahi izatea. Berreskuratzeko, Usuarios atalean gaudela, ezkerrean dugun FILTROS atalean,  erakunde eta azpi erakunde eskemaren gainean, Por tipo de usuarios aukerak ditugu, eta hemen honako hauek agertzen dira:
  • Usuarios activos: aukera hau dugu oinarriz, eta hemen agertzen zaizkigu indarrean ditugun erabiltzaile guztiak, azpi erakunde edo antolaketa unitatez sailkatuta.
  • Usuarios suspendidos: aldi baterako ezgaituta ditugun erabiltzaileak agertuko zaizkigu.
  • Transferencia de datos en curso: beste kontu batetik Google Appseko kontu batera datuak transferitzen ari garen erabiltzaileak agertzen dira (Opciones de fusión de cuentas y de transferencia de datos).
  • No se han podido transferir los datos: zein erabiltzaileren zein datu ezin izan diren transferitu.
  • Usuarios eleiminados recientemente: gutxi dela ezabatu dugun erabiltzaileak agertzen dira eta bereskuratzeko aukera ematen digu.

Erabiltzaile kontua berreskuratu nahi badugu, FILTROS atalean Usuarios eliminados recientemente aukeratu eta bertan agertuko zaigu. Erabiltzailea aukeratu eta  ikurrari sakatuko diogu. hemen dugu berreskuratzeko aukera. Zein antolaketa unitatera berreskuratu nahi dugun aukeratu eta Finalizado sakatu. FILTROS > Por tipo de usuarios > Activos aukeratuta bertan dagoela antzemango dugu.

Erabiltzaile bat eten (Suspender) nahi badugu, goran aipatu bezala Suspender usuario sakatuko dugu eta leiho hau agertzen da.
Aurrerago, berriro indarrean jarri nahi badugu, erabiltzailearen kontuan sartu eta 
Más acciones sakatuz Restaurar usuario aukeratu.



GOOGLEREN LAGUNTZA: