Administrazioa‎ > ‎Erabiltzaileak‎ > ‎

1. Erabiltzaileak atalaren orrri nagusia

Erabiltzaileak atalean sartuz gero honako hau ikusiko dugu:


Goiko goiburuan eskuinean, hasiera batean aukera hauek ditugu:

 Erabiltzaileei ezaugarri gehiago gehitzeko aukera (info+).
 Descargar información de usuarios: erabiltzaileen datuekin kalkulu orri bat sortzeko balio du. 
Nahi dugun erakundeko erabiltzaileen informea deskarga genezake edo Google kalkulu orrian gorde.
 Seleccionar columnas: erabiltzailearen informazioarekin ikusten diren zutabeak agerian jartzeko edo ezkutatzeko aukera.

Erabiltzaile bat aukeratuta dugula (laukitxoan klik), goiko goiburuan, eskuinean, aukera hauek ditugu: 
Lehenak erabiltzaile horri postaz mezu bat bidaltzeko balio du.
 Añadir usuarios al grupo: erabiltzaile hau Talde batera eramateko aukera ematen digu (sortuta ditugun taldeen zerrenda osoa agertzen da aukeratzeko).
Transferir a los usuarios seleccionados a otra organización: lehen aipatu dugun bezala, gure erakundeko erabiltzaileak azpi erakundeetan edo antolakuntza unitate ezberdinetan sailkatuta egotea komeni da; beraz, hemen dugu aukera, iada sortuta dugun antolakuntza unitate batera eramateko. Ikur honetan sakatzean, antolakuntza unitateen egitura agertzen zaigu eta nora eraman nahi dugun aukeratzea besterik ez dugu egin behar.
Eliminar usuario: erabiltzailea ezabatzeko aukera ematen digu (Googleren laguntza). Ezabatu aurretik, erabiltzaile horrek Drive duen guztia guk nahi dugun erabiltzaile bati (administrari bati, hoberena) transferitu diezaiokegu. Ustekabean ezabatzen badugu erabiltzailea berreskuratzeko aukera badago (ikus ERABILTZAILEAK EZABATU).
Aukerak:
ASIGNAR LICENCIAS eta QUITAR LICENCIAS: aplikazioetarako lizentziak esleitzeko edo kentzeko aukera ematen du.

Erabiltzaile baten gainetik kurtsorea pasatzean, eskuinean, aukera hauek ditugu: 
 Restablecer contraseñaPasahitza aldatzeko (daukan pasahitza ikusteko aukerarik ez dago).
 Cambiar nombre: Erabiltzailearen izena nahiz helbidea alda daiteke. Izena aldatuz gero, besterik gabe, onartzen du. Aldiz, helbidea aldatuz gero, helbide zaharra alias moduan gelditzen da (bi helbideak mantentzen ditu).
Aukerak:
  • Añadir a grupo: talde batera sartzeko aukera. Agertzen den bilatzaileak taldea aurkitu eta añadir.
  • Enviar correo electrónico: mezu bat bidaltzeko.
  • Suspender usuarios: erabiltzailea geldiarazi egin genezake, eta geroago, nahi izanez gero, indarrean jarri berriro. (laguntza)
  • Restaurar datos: Gmail eta Driven ezabatu diren datuak berreskura daitezke; gehienez 25 egun atzera jota. (laguntza)
  • Eliminar usuario: erabiltzailea ezabatzeko aukera ematen digu (Googleren laguntza). Ezabatu aurretik, erabiltzaile horrek Drive duen guztia guk nahi dugun erabiltzaile bati (administrari bati, hoberena) transferitu diezaiokegu. Ustekabean ezabatzen badugu erabiltzailea berreskuratzeko aukera badago (ikus ERABILTZAILEAK EZABATU).
  • Cambiar unidad organizativa: erabiltzailea beste antolakuntza unitate batera mugitzeko aukera dago.

Goiko aldean, erdian, dugun + Añadir filtros klik egiten badugu, erabiltzaileak aurkitzeko hainbat aukera agertuko zaizkigu:
 

Gehie erabiliko ditugunak Estado del usuario (Activo edo Suspendido) eta Eliminados recientemente izango dira. 












Ezkerrean, erabiltzaileak bistaratzeko bi aukera ditugu: 
  • Usuarios de todas las unidades organizativas: alfabetoaren hurrenkera erabiltzaile guztiak batera.
  • Usuarios de las unidades organizativas seleccionadas: erabiltzaileak antolakuntza erakundeka sailkatuta.
Ezkerrean, beherago, gure erakundean erabiltzaileak antolatuta izateko sortu dugun antolakuntza unitateen (Unidades Organizativas) egitura agertzen zaigu. Antolakuntza unitate hauetatik nabiga genezake eta bertan zein erabiltzaile kokatuta dauzkagun ikusi. 
Antolakuntza unitateak sortu, aldatu edo ezabatu nahi izanez gero, beheran dugun GESTIONAR UNIDADES ORGANIZATIVAS
sakatuko dugu.