Administrazioa‎ > ‎Erabiltzaileak‎ > ‎

4. Erabiltzaileak sortu

 Ikastetxean G Suite martxan jartzeko lehenik erabiltzaileak sortu behar ditugu. Hau da, gure erakundean nork parte hartu dezakeen zehaztu behar dugu, eta bakoitzak izango dituen eskubideak definitu.

Erabiltzaileen (USUARIOS) atalean gaudela, + horiaren gainetik pasa ezkero kurtsorea, erabiltzaile bat edo asko igotzeko aukera agertzen zait:




1.- ERABILTZAILE BAT SORTU (Google laguntza)

Añadir un usuario nuevo sakatuz gero, erabiltzaile berriaren datuak sartzeko leihoa agertzen zaigu.

1) Erabiltzaileari izena eta abizena derrigorrez jarri behar dizkiogu. Familien kasuan, ikaslearen bi abizenak jar daitezke.
2) Helbide elektronikoa ere derrigorrez jarri behar diogu, hori izango baita erabiltzailearen benetako izena. Erabiltzaileak izendatzeko irizpideak aurrez erabakita izen behar ditugu; erabiltzaile mota bakoitzari irizpide bat esleitzea komeni da.
3) Erabiltzaileak egitura batean sailkatzeko Antolakuntza Unitateak (UNIDADES ORGANIZATIVAS) aurrez sortuta izan behar ditugu. Honela, orain, erabiltzailea sortzen ari garen honetan, erabiltzaile berria dagokion unitatean sartuko dugu.
*Helbide elektroniko alternatiboa eta telefonoa ez daude zehaztu beharrik.
4) PASAHITZA: sistemak pasahitz bat sor dezake edo guk jarri pasahitz ohiko bat hasteko. Ondoren, erabiltzailea lehen aldiz sartzen denean, bere pasahitza pertsonalizatzen derrigortzea da egokiena.

AÑADIR USUARIO ematen badiogu, erabiltzailea sortuta eta dagokion unitatean sailkatuta izango dugu iada.















Googleren laguntza:

Directrices de nombres y contraseñas

Al elegir los nombres de usuario y contraseñas para los usuarios y grupos que añadas a tu cuenta empresarial de Google, considera lo siguiente:
  •     Los nombres de usuario pueden contener letras (a-z), números (0-9), guiones (-), guiones bajos (_) y puntos (.).
  •     Los nombres de usuario no pueden contener un signo igual (=), paréntesis (<,>), signo más (+) o más de un punto (.) en una fila.
  •     Las contraseñas pueden contener cualquier combinación de caracteres ASCII y deben incluir un mínimo de 8 caracteres.
  •     Los nombres y apellidos admiten caracteres unicode/UTF-8, con un máximo de 60 caracteres.
  •     Los puntos (.) no se omiten ya que aparecen en una cuenta de gmail.com . Si creas una cuenta de usuario denominada nombredeusuario, este usuario no podrá recibir mensajes dirigidos a nombre.usuario onom.bre.usua.rio, o a cualquier otra combinación de puntos. Para permitir que un usuario reciba correo con estas variantes, crea un alias de correo electrónico para estas

2.- ERABILTZAILE BATZUK SORTU (Google laguntza)

Subir usuarios en bloque sakatuz gero, leiho hau agertuko zaigu:

Erabiltzaile asko batera sortzeko CSV (kakotxez banatuta) fitxategi bat igo behar dugu erabiltzaileen datuekin.
Eredu bat jaisteko aukera ematen digu (kalkulu orrian), goiburuarekin bakarrik edo benetako erabiltzaileekin (domeinuan ditugun erabiltzaile guztien datuekin). Zelako fitxategia den ikusteko komeni da eredua jaistea. 

Fitxategi honetan erabiltzaile bakoitzaren inguruko gutxieneko datu hauek egon behar dira: izena, abizena, eposta helbidea eta pasahitza. Kalkulu horriak lehen lerroko lehen lau zutabetan hau idatzia izan behar du:

  A B
D
 
 1First NameLast NameEmail AddressPassword

Baina, komeni da beste bi zutabe ere erabiltzea. 
  • Change Password at Next Sign-In: zutabe honetan TRUE jarriz gero, erabiltzaileak lehen aldiz sartzen direnean pasahitza derrigorrez aldatu beharko dute. Ez bagenuke aldutuarazi nahiko, zuriz utzi edo FALSA jarri.
  • Org Unit Path: hemen, erabiltzaileak zein antolaketa unitatetan (UNIDAD ORGANIZATIVA) kokatzea nahi dugun zehaztu genezake. Adibidez, /Irakasleak jartzen badut, irakasleak sailkatuta dauzkadan antolakuntza unitatera eramango ditu. Zutabe hau, ez badugu betetzen antolaketa unitate nagusian (gureikastetxea.eus) kokatzen dira igotako erabiltzaileak, ez ditugulako bideratu bigarren mailako unitateetara.
Fitxategiaren eredua jaisten badugu, ikusiko dugu zutabe asko dituela (informazio ugari zehaztu genezake). Baina, nahikoa da esandako 6 zutabeak bakarrik erabiltzea; gainontzekoak ezabatu daitezke. 

Fitxategi mota hau Excel, Calc edo Google Driveko kalkulu orrien bidez sor daiteke. Adierazten diguten modura datuak jarri zutabeetan eta Gorde honela > CSV (delimitado por comas) bezela gorde geroago igotzeko. Ordenagailuaren sistema eragilearen konfigurazioaren arabera, batzutan, komaz banatuta beharrean puntu eta komaz banatutako CSV fitxategia sortzen zaigu, eta igotzerakoan akatsa ematen du. Kalkulua orria Google Driven sortu eta gure ordenagailura jeisten badugu eta, ordenagailuan ireki gabe, gero igoera masiboan igo, ez du akatsik ematen. Open Oficeko Calc-en sortuz gero ere ez du arazorik ematen normalean.

Fitxategi hau egiteko kudeaketa akademikorako duzuen programa batek (Inika, ...) sortutako informe baten bidez sor daiteke. Kudeaketa akademikorako programarik ez baduzue, kalkulu orrian formulak aplikatuz automatizatu daiteke eposta helbidea sortzeko. A eta B zutabeak (izen-a eta abizena, adibidez) bete lehenik ikastetxeko datu basetik ateratako zerrendetatik. D zutabean guztiei pasahitza berdina jarri (gero erabiltzaile bakoitzak pertsonalizatuko du). Eta C zutabea (eposta helbidea) betetzeko honako kalkulu orri honetan modura egin daiteke: Erabiltzaileak sortzeko kalkulu orria. A eta B zutabeak betetzen ditugun neurrian C osatuko zaigu.

Sortu dugun CSV fitxategia gure ordenagailutik aukeratu eta igo egin behar dugu (ADJUNTAR CSV).
Akatsen bat balego esaten du. Fitxategia ez dagoela ongi esanez gero, badaezpada, kalkulu orrian informaziorik ez daukaten gelaxkak ongi ezabatu. Batzutan huskeriengatik ematen du akatsa. Hona hemen Google adierazten dizkigun ohiko akatsak.

Guztia ongi joan bada, itxaroteko esaten digu eta erabiltzaileak igo direnean administrariaren emailera mezu bat iritsiko zaigu prozesua baieztatzen. Mezu horretan zenbat erabiltzaile berri sortu edo eguneratu diren, eta zenbat ez diren igo. Honela agertuko zaigu: 

Results:

  • 31 users were added or updated
  • 1 users could not be uploaded
31 erabiltzaile igo edo eguneratu dira, eta 1 ezin izanda igo. Baina, zer esan nahi du eguneratu direla? Lehen esan bezala, erabiltzailea sortzerakoan datu nagusia helbide elektronikoa da. Beraz, igotzean lehendik ez dagoen helbide batekin igotzen badugu erabiltzaile bt, erabiltzaile berria sortuko da. Lehendik dagoen helbide berdinarekin igotzen badugu erabiltzailea, beste datuak ezberdinak izan arren, sisteman zegoen erabiltzile hori eguneratu egingo da. Hau da, igo ditugun bere datu berriak aldatuko dira (izena, abizena edo pasahitza), baina erabiltzaileak ez du jasango beste eraginik (bere kontuak berdin jarraituko du).

Gerta daiteke lehendik sortuta zegoen erabiltzaile baten izen berdinarekin beste bat sortu nahi izatea oharkabean. Hau da, beste urte batean sortutako erabiltzaile izen berdina izatea orain sortu nahi izan ditugun erabiltzaileetako batek. Kasu horretan administrariaren epostara iritsi den mezuan eguneratua moduan agertuko zaigu. Zer esan nahi du eguneratu duela? Erabiltzailearen oinarrizko datua helbidea da; beraz, erabiltzaile horri berriz igotzerakoan izena edo pasahitza alda genezake. Honek arazo bi dakar: 
  • Lehendik zegoen erabiltzaileari pasahitza aldatu diogula eta jakinarazi egin beharko diogula. 
  • Lehendik bazegoela izen hori (helbide hori) hartuta, beraz, erabiltzaile berriari beste izen bat jarri eta berriro igo beharko dugula. Bi ikasle izen-abizen berdinekin baditugu, ikasle berriari, bere email helbidean, bigarren abizena ere gehitzea izan daiteke irtenbide bat.