Administrazioa‎ > ‎Erabiltzaileak‎ > ‎

2. Erabiltzaileen egitura

GURE ERAKUNDEKO ERABILTZAILEEN EGITURA ZEHAZTU ETA SORTU

G Suiteko gure erakundeak ikastetxeko internet domeinuaren izena du (gureikastetxea.eus) eta erakunde nagusi hau azpierakunde edo antolaketa unitatetan sailkatu behar dugu zuhaitz egitura bat emanez.

Baina, zertarako eman egitura antolatu bat? Oro har, barne egitura antolatuta izanez gero kudeaketa erraztuko zaigulako. Adibidez, aurrerago ikusiko dugun bezala, IKASLEAK edo IRAKASLEAK azpierakundeak sortuta baditugu, bakoitzari eskubide ezberdinak eman ditzazkegu zenbait aplikazioren erabileran. Bestalde, bajak ematerakoan ere asko erraztuko zaigu lana.

Ikastetxe bakoitzak bere egoera eta funtzionatzeko modua du, beraz, behar desberdinak ditu. Horregatik, ikastetxe bakoitzak bere premietarara egokituko den egitura eratu beharko du.

Egitura hau ez dago gehiegi zehaztu beharrik; barne egitura honek ez baitu harremanik epostarako edo beste aplikazioetarako erabiliko ditugun taldeekin.

Dena den, BHko ohiko ikastetxe baterako lau azpi erakunde nagusi dituen egitura proposatuko nuke: ADMINISTRAZIOA, IRAKASLEAK, IKASLEAK eta GURASOAK.
  • ADMINISTRAZIOA: zuzendaritza, idazkaritza, atezaintza e.a. erabiltzaile izango lituzke azpi erakunde honek.
  • IRAKASLEAK: hemen ikastetxeko irakasleak inolako sailkapenik gabe eta IRAKASLE OHIAK azpi erakundea eratzea komeni da, joan diren irakasleak gordetzeko (denbora batez bada ere). 
  • IKASLEAK: ikasleak mailaka (DBH1, DBH2 ...) sailkatzeko azpi erakundeak sortuko genituzke hemen, eta beste bat IKASLE OHIAK. Horrela, ikasturte bakoitzaren hasieran, BATX2ko ikasleak IKASLE OHIAK erakundera ermango genituzke, BATX1 azpi erakundekoak BATX2ra eta horrela beste guztiekin ikasturteko ikasleen egitura egokitu arte.
Ikasturtearen hasieran, ikasleen altak eta bajak nahiz errepikapenak kontuan izan beharko dira.
  • GURASOAK: gurasoak mailaka (DBH1, DBH2 ...) sailkatzeko azpi erakundeak sortuko genituzke hemen, eta beste bat GURASO OHIAK. Horrela, ikasturte bakoitzaren hasieran, BATX2ko gurasoak GURASO OHIAK erakundera ermango genituzke, BATX1 azpi erakundekoak BATX2ra eta horrela beste guztiekin ikasturteko gurasoen egitura egokitu arte.
Seme-alaba bat baina gehiago dituzten gurasoak, seme-alaba gazteena dagoen azpi erakundean kokatu beharko da.
Ikasturtearen hasieran, ikasleen altak eta bajak nahiz errepikapenak kontuan izan beharko dira.

Erabiltzaileen egitura ‎(BHko ikastetxe batean)‎


Nola sortu azpi erakundeak

    Gure erakundearen (gureikastetxea.net) barruan azpi erakundeak sortzea oso erraza da.
    Kontrol paneleko Erabiltzaileak atalean zaudela Filtros ikurrari eman eta ezkerrean gureikastetxea.net erakunde nagusia agertuko zaigu. Honen alboan dagoen Más acciones aukeren ikurrari sakatuz gero azpi eraundeak sortzeko aukera ematen du. Eta azpi erakundearen barruan beste erakunde bat sortu nahi izanez gero berdin egin behar da (azpierakundearen alboan dagoen Más acciones sakatuz dugu aukera), horrela egitura osatu arte.