Profila

Ikastetxearen inguruko eta gure G Suiten inguruko zenbait informazio orokor agertzen dira hemen ikusteko eta aldatzeko moduan.

Perfil atalean aldatu edo zehaztu genezake:

    • Googlekin harremanetarako ditugun epostak.
    • Gure ikastetxeko erabiltzaileentzat hizkuntza lehenetsia.
    • G Suiten berrikuntzak ezartzeko modua.
    • Mensaje de asistencia: erabiltzaile bati pasahitza ahazten bazaio, zein informazio mezu agertzea nahi duzun.
    • E.a.

Preferencias de comunicación atalean Googletik zelako epostak iristea nahi duzun aukeratu daiteke. Ongi etortzen da sortzen diren berrikuntzak jakiteko eta ez dituzte gehiegi bidaltzen.

Personalización atalean gure G Suiten logo pertsonalizatua jartzeko aukera agertzen da. Ikastetxeko logotipoa igo ezkero Appseko aplikazio guztietan, erabiltzaile guztiei, agertuko zaie. Hau komenigarria da, irudi korporatibo bat ematen baitio. Lehenetsia Googleren logoa agertzen zaigu.

URL personalizadas atalean aplikazio desberdinetara (Gmail, Calendar, Drive, Sites ... ) heltzeko URLa egokitzeko aukera ematen du. Adibidez, Calendar egutegiei https://www.google.com/calendar/hosted/gureikastetxea.eus helbidea beharrean http://egutegia.gureikastetxea.eus jarri nahi badiogu, hemen dugu aukera. Baina, horretarako gure domeinuko hostean CNAME erregistro bat sortu behar dugu, eta, nire ustez, ez du merezi aldaketa hauek egitea.