Classroom / ikasgela

Classroom aplikazioa ikasgela birtual bat da eta Google Apps for Education duten ikastetxeentzat martxan dago iada.

Irakasleak atazak edo ariketak sortu eta ikasleengandik jasotzeko diseinatua dago, guztia modu digitalean eta web bidez, noski. Oso erraza da erabiltzeko eta irakaskuntza-ikaskuntza jarduna asko erraz dezake. Adibidez, irakasleak sortzen duen ataza bakoitzerako ikasle bakoitzaren karpeta bat sortzen du Drivean.

Atazen orrialdean, ikasleek egin beharreko lanen jarraipen bat egin dezaketa, eta irakasleak berehala ikus dezake nork osatu duen lana eta nork ez, denbora errealean iruzkinak egin ditzake, eta lan bakoitza kalifikatu dezake Classroomen bertan.

GOOGLE LAGUNTZAK

ERABILTZEN HASTEKO