Drive

Google Drive Googleren zerbitzu bat da dokumentuak linean sortu, editatu, argitaratu eta konpartitu ahal izateko.

Interneten espazio bat eskeintzen digu online lan egiteko eta lana konpartitzeko. Dokumentuak interneten daude, Googleren ordenadoreetan, ez gure ordenagailuan, eta hortxe bertan lantzen dugu guztia.

Testu dokumentuak, aurkezpenak, kalkulu orriak, inprimakiak nahiz marrazkiak sor ditzakegu. Ez ditu Open Officeren edo Microsoften Officeren programen beste baliabide, baina gure lanerako nahikoa da. Gure ordenagailuan ez daukagu progrmarik instalatu beharrik eta guztia internetez egiten da.

Gainera, automatikoki gordetzen da dokumentua eta edozein lekutatik gure eskura dugu Driveko Nire unitatean.

Dokumentu horiek nahi ditugun pertsonekin konpartitu ahal ditugu; horrek esan nahi du pertsona desberdinek (baimena izanez gero) editatu ahal dute batera dokumentu bera. Hau da, dokumentu berean hainbat pertsona, une berean, edozein lekutatik, egon daitezkela lanean. Elkar lanerako erraminta ezinhobea dugu.

ZERTARAKO BALIO DU?

    1. Dokumentu biltegia interneten: gure ordenagailutik igo ditugun edo bertan sortu ditugun dokumentuak gorde (open office, word, pdf, ppt, irudiak ...). Edukiera mugagabea du Google Apps Hezkuntzarako plataformak. Google dokumentuak ez dute edukierarik okupatzen.
    2. Dokumentuak bertan sortu
    • testu dokumentuak (word modukoak)
    • aurkezpenak (power point modukoak)
    • kalkulo orriak (excel modukoak)
    • galdesorta edo formularioak
    • marrazkiak
    1. Igota edo sortutako dokumentuak partekatu
  1. Sortu edota igotako dokumentuak webguneetan edo blogetan txertatu.

APLIKAZIOEN ERABILERA

Google Drivek zerbitzu anitz eskaintzen dizkigu webean, goran aipatu dugun lez, baina, beste aukera bat ere ematen digu: webean dugun biltegia gure ordenagailuko karpeta batekin sinkronizatzea.

Hortarako Google Drive programa jeitsi eta gure ordenagailuan instalatu behar dugu. Programa hau, gure ordenagailuan instalatuz gero, web biltegian ditugun eduki digital horiek gure ordenadoreko karpeta batekin sinkronizatzen dira. Sinkronizatzea esan nahi du webeko Drive biltegi horretan ditugun eduki digital berdinak izango ditugula gure ordenadoreko karpeta horretan. Nire ordenadoreko karpetara fitxategi bat gehitzen badut Google Drivera igoko da automatikoki, eta berdin alderantziz. (Acerca de Google Drive para Mac/PC)

GOOGLE DRIVE WEBEAN

Hasteko

Google Driven hasierako itxura berria honako hau dugu:

Hiru zatitan bana genezake lehen pantaila honetan ikusten duguna: ezkerreko nabigatzailea, erdiko gune nagusia eta goiko menua.

Goiko menua

Fitxategi edo karpeta bat aukeratuta badugu, aukera hauek agertuko zaizkigu goiko menuan:

  • Unitatearen izena: erdiko gune nagusian zein karpetatan kokatzen garen adierazten digu.
  • Erakutsi esteka: fitxategia edo karpetaren interneteko URL helbidea agertzen zaigu.
  • Partekatu: fitxategiak nahiz karpetak partekatzeko aukera.
  • Kendu: ezabatzeko aukera (Zaborrontzi karpetara bidaltzen du, ez da guztiz ezabatzen).
  • Ekintza gehiago:
    • Karpeta berria: karpeta bat aukeratuta daukagunean, bere barnean beste karpeta bat sortzeko.
    • Ireki honekin: fitxategi bat aukeratuta dugunean, zein aplikaziorekin irekitzea nahi dugun.
    • Eraman hona: fitxategia edo karpeta Nire unitateko beste karpeta batera eramateko aukera ematen digu hemen.
    • Gehitu izarra: garrantzitsutzat markatzeko.
    • Aldatu kolorea: karpeta bat aukeratuta daukagunean, kolore bat emateko aukera. Egokia izaten da biltegiko karpetei kolore ezberdinak ematea, identifikazioa errazagoa izateko.
    • Aldatu izena: fitxategiari edo karpetari izena aldatzeko aukera.
    • Ikusi xehetasunak: fitxategia edo karpeta noiz eta nor erabili duen agertzen da, historia moduko bat.
    • Egin kopia bat: fitxategi bat aukeratuta badugu, fitxategiaren kopia bat egiteko.
    • Deskargatu: fitxategia edo karpeta deskargatzeko aukera.
  • Ikuspegia: Nire unitateko elementuak zerrendan edo laukitxoetan, aurrebista moduko batekin ikusteko aukera. Karpeta eta fitxategi anitz baditugu zerrenda moduan ikuspegia jartzea hobe.
  • Ordenatzeko aukerak: Nire unitateko elementuak zein ordenetak ikusi nahi ditugun zehaztu genezake.
  • Ikusi xehetasunak: fitxategia edo karpetaren historiala zehazten digu.
  • Ezarpenak:
    • Ezarpenak:
      • Dokumentuak igotzerakoan zuzenean Google Driveko formatura pasatzeko agindua ematea.
      • Hizkuntza: hizkuntza aldatzeko aukera. Kontuz! Lehen leihoan hizkuntza batzuk agertzen dira, eta eskuineko geziari sakatuz gehiago.
      • Dentsitatea: erdiko gune nagusian ditugun elementuak ikusterakoa beraien artean egotea nahi dugun lerroarteko tartea aukeratu daiteke hemen.
    • Deskargatu Drive: Drive programa deskargatzeko aukera. Drive programa gure ordenagailuan instalatuz gero, interneteko biltegi hau (Nire unitatea) gure ordenagailuko karpeta batekin sinkronizatzen digu. Hau da, interneten eta gure ordenagailuko karpeta horretan fitxategi berdinak ditugu, eta batean nahiz bestean aldaketak egin bietan egiten dira.
    • Itzuli Drive aurreko bertsioara: Drive bertsio berria izanez gero, zaharrera itzultzeko modua. Alderantziz ere egin daiteke.
    • Laguntza: euskaraz ez du laguntzarik, beraz, ingeleseko laguntzara eramaten gaitu zuzenean. Dena den, ingelesez ongi ez dabilenarentzat, goran ikusi dugu hizkuntza aldaketa nola egiten den, beraz, Driven hizkuntza gazteleraz jarri eta laguntza ere gazteleraz agertuko zaigu.

Ezkerreko nabigatzailea

  • BERRIA: karpeta bat sortu Driveko Nire unitatean, gure ordenagailuan dugun fitxategi edo karpeta bat Drivera igo, edo Dokumentuak, aurkezpenak, kalkulu orriak, inprimakiak nahiz marrazkiak sortzeko aukera ematen digu.
  • Nire unitatea: Drive interneten dugun biltegi digital bat da eta biltegi hau Nire unitatea da; gure ordenagailuan dugun Ordenagailua edo 'Mi PC'n parekoa. Biltegi honetan ditugun fitxategi guztiak unitate honetan izago ditugu. Karpeten bidez antolatuta edukitzea komeni zaigu eta nabigatzaile honetan agertuko dira Nire unitatearen barruan, eskema modura.
  • Sarrerakoak (bertsio zharrean Nirekin partekatutakoak): unitate honetan, gurekin partekatu dituzten fitxategiak agertuko dira. Berez, guk ez dugu fitxategi horien jabetza, baina, gurekin partekatu norbaitek editatu edo ikusi ahal izateko. Dena den, fitxategi hauek gureak ez izan arren, eraman ditzakegu Nire unitatera arrastratu hutsarekin.

Hiru zutabetan agertzen dira fitxategiak: lehenegoan jabea norden, bigarrengoan izenburua eta hirugarrengoan zein karpetatan dagoen agertzen dira.

  • Azkenak: erabili ditugun azken fitxategiak agertzen dira atal honetan.
  • Hiru zutabetan agertzen dira fitxategiak: lehenegoan izenburua, bigarrengoan jabea norden eta hirugarrengoan noiz ireki den azkenengo aldiz.
  • Izardunak: garrantzitsu lez izarrarekin markatutakoak agertzen dira atal honetan.
  • Hiru zutabetan agertzen dira fitxategiak: lehenegoan izenburua, bigarrengoan jabea norden eta hirugarrengoan noiz ireki den azkenengo aldiz.
  • Zaborrontzia: ezabatutako fitxategiak ditugu atal honetan. Hauek guztiz ezabatzeko edo leheneratzeko aukera ematen digu.
  • Hiru zutabetan agertzen dira fitxategiak: lehenegoan izenburua, bigarrengoan jabea norden eta hirugarrengoan noiz ireki den azkenengo aldiz.

Erdiko gune nagusia

Ezkerreko nabigatzailean aukeratu dugun atalean ditugun fitxategiak ikus genezazke gune nagusi honetan. Nire unitatea lehen aukera izaten da eta bertan agertzen dira ditugun karpeta eta fitxategiak. Hiru zutabetan banatuta dago: fitxategiaren izena, norena den fitxategia eta azken aldaketak noiz eta nork egin dion fitxategiari.

Fitxategiaren izenaren aurretik dagoen marrazkitxoak zein motako fitxategia den antzemateko balio digu: Google dokumentua, irudia, soinua, word ...

IKASLEEKIN MATERIALAK ETA LANAK ELKARTRUKATZEKO EGITURA

Draivek balio dezake, ikasleekin dugun eguneroko jardueran, materialak eta lanak elkar trukatzeko. Hau da, irakasleak karpeta batean bildu ditzake ikasleek beharko dituzten eduki guztiak eta beraiekin partekatu. Eta, ikasleek irakaslearekin partekatu dezakete karpeta bat ikasturtean zehar egin behar dituzten lanak gordetzeko. Bi noranzko trukaketa: irakasleak ikasleei eta ikasleek irakasleari.

DRIVE TXANTILOIAK

Nuevo Drive Google Consejos

Google Apps - Herramientas de Colaboración.

Tutorial Google Drive - Aula Clic: http://www.aulaclic.es/googledocs/