Gmail - Posta elektronikoa

Google Appsen barnean dugun posta elektronikoko zerbitzua da Gmail. Ohiko posta elektronikoaren funtzio onenak eta Googleren bilaketarako teknologia biltzen ditu. Gainera, Drivekin lotua dago eta iristen zaizkigun fitxategi erantsiak zuzenean Drivera eraman ditzakegu, edo bidali nahi ditugun fitxategiak bertatik hartu.

Txat-zerbitzua ere badu,Hasiera on line zein erabiltzaile dauden ikusi eta denbora errealean haiekin kontatu ahal izateko. Gmailen, txateko elkarrizketak gorde egin daitezke eta bilaketak egin daitezke, posta elektronikoekin bezala.

Gmailek, gainera, birusen aurkako eta spam-a iragazteko gaitasun handiko tresnak ditu, zure posta-kontua segurua eta erabiltzeko erosoa izan dadin.

Orri honetan, Gmail erabiltzeko azalpenak aurkituko dituzue. Alde batetik, Gmailen erabileraren inguruko azalpen orokorrak, eta, bestetik, irakasle lanerako baliagarriak izan daitezkeenak.

Googleren laguntza erabiliko dugu (ez dago euskaraz) lehenengo bi atal hauetan:

1. Gmail erabiltzen hasi

Guías de inicio Rápido

2. Oinarrizko konfigurazioa

*Gmail laguntza osoa: https://support.google.com/mail/?hl=es#

3. Irakasle lanerako azalpenak

1.- IKASTETXEKO KIDE BATEN HELBIDEA AURKITZEN

2.- POSTA ANTOLATZEN: Etiketak eta Iragaziak

3.- KONTAKTUAK: Erabiltzaile talde bat sortzen

4.- EZARPENAK: berbidalketak (irakasle.net-etik), argazkia jarri, sinadura, gaia ...

1.- IKASTETXEKO KIDE BATEN HELBIDEA AURKITZEN

Google Apps plataforma dela medio, institutuko ikasle, familia eta irakasle bakoitzak helbide bat, posta kontu bat, dauka. Ikasle, familia eta irakasleen izena edo erabiltzaile izena (helbide elektronikoa) eraikitzeko irizpidea jakinda, erraza izango zaigu hauetako bati mezu bat idazterakoan helbidea aurkitzea. Demagun, ikasle erabiltzaileen izenak eta helbideak honela osatzen direla: Izena > lehenabizena izena

Helbidea > lehenabizena.izena@gureikastetxea.net

Gmailen mezua idazteko Idatzi aukeran sartzen garenean, hartzailea jartzen duen hutsunean mezua igorri nahi diogunaren abizena (ikasleen kasuan) idazten hasi besterik ez dugu egin behar, eta lehen hizkiak idatzi ondoren, auto osaketa funtzioaren bidez, han agertuko zaigu bere helbidea aukeratzeko. Bilaketa hau, erabiltzailearen izena nahiz helbidearen bidez egiten du.

Ikasle talde bati edo irakasle talde bati idatzi behar diogunean antzera egiten da. Ikastetxeko Google Appsen administrariak taldeak sortuak izango ditu aldez aurretik. Beraz, taldeak izendatzeko irizpideak jakin ezkero (demagun, Bio-Geo mintegiko irakasle taldearen izena Bio-Geo mintegiko irakasleak eta helbidea biogeo.irakasleak@koldomitxelena.net dela), pertsona bati idatzi beharko bagenio bezala, Hartzailea jartzen duen hutsunean taldearen izena idazten hasi eta agertuko da.

Grupos for Business aplikazioaren bidez sortzen dituzun taldeak ere guztientzat eskuragarri gelditzen dira eta auto osaketaren bidez agertuko dira. Aldiz, zure Gmailean sortzen dituzun taldeak zuretzako bakarrik izango dira baliagarri.

Dena den, askotan, erabiltzaile edo talde bat lehen aldiz erabili behar dugunean auto osaketak ez du funtzionatzen, eta helbide guztia idatzi behar dugu. Hortik aurrera, bai agertuko zaigu.

Beste modu bat ere badago gure ikastetxeko erabiltzaileen helbideak aurkitzeko. Gmailen gaudela, ezkerrean goran Postan klikatuz gero Kontaktuak aukera agertzen zaigu. Kontaktuetan sartu eta, eskuineko zutabean, behe aldean, Direktorioa agertzen zaigu. Atal honetan, ikastetxeko erabiltzaile eta talde guztiak agertzen zaizkigu abezedarioz ordenatuta. Erabiltzaile baten gainean sa

katuz, bere datuak ikus ditzakegu, eta goran dagoen kartazal ikurraren gainean klikatuz mezua idazteko aukera izango dugu.

2.- POSTA ANTOLATZEN

Gmail irekitzen dugunean lehenengo ikuspegia gure postaren Sarrera ontzia da; hau da, jaso ditugun mezuak ikusten ditugu. Mezu asko iristen bazaizkigu postaren Sarrera ontzia mezuz josita izango dugu inolako sailkapenik gabe. Hau saihesteko Etiketak daude, eta mezuak sailkatzeko karpetak bailira funtzionatzen dute.

  • Jatorriz, Gmailek karpeta batzuk zehaztuta dakar, mezuak sailkatzeko; hala nola: Sarrera ontzia: heldu zaizkigun mezuak sailkatzen dira.
  • Izardunak: nabarmendu dituzun mezuak sailkatzen dira. Mezu bat nabarmentzeko, Sarrera ontzian zaudela, mezuaren gaiaren aurretik duzun izartxoan () klik egin eta Izardunen karpetan ere sailkatuko zaigu.
  • Bidalitako mezuak: bidali dituzun mezuak sailkatzen dira.
  • Zirriborroak: muzu bat idazten hasi eta bidali ez baduzu, karpeta honetan gordeta gelditzen da. Nahi izanez gero, geroago bidali dezakezu.
  • Garrantzitsuak: mezu garrantzitsuak sailkatzen dira hemen. Mezu bat garrantzitsu modura markatzeko: aukeratu mezua > Gehiago > Markatu garrantzitsu gisa. hau eginda, Garrantzitsuak karpetan sailkatuko da. Gmailek automatikoki mezu batzuk karpeta honetan sailkatzen ditu: norbaitek mezu asko bidaltzen badizkizu, zuk garrantzitsu lez markatzen badituz ... e.a. kontuan izanda.
  • Txatak: Gmaileko txat zerbitzuan izan dituzun elkarrizketa guztiak agertuko zaizkizu.
  • Mezu guztiak: heldu zaizkizun mezu guztiak eta zirriborroetan dituzunak sailkatzen dira hemen.
  • Spam: Gmailek Spam modura sailkatzen ditu mezu batzuk eta zuzenean karpeta honetara joaten dira.
  • Zoborrontzia: ezabatu diren mezuak sailkatzen dira hemen, 30 egunez.

Zerrenda honen azpian agertuko zaigun Kategoriak atalean, honako aukerak ditugu:

Gmail Inbox Primary icon

Mensajes de amigos y familiares, además de los mensajes que no aparezcan en otras pestañas.

Ofertas, promociones y otros mensajes publicitarios.

Mensajes de redes sociales, de sitios para compartir archivos multimedia, de servicios de citas por Internet, de plataformas de juegos y de otras webs sociales.

Notificaciones tales como confirmaciones, recibos, facturas o extractos de cuentas.

Mensajes de grupos de Internet, de foros de debate y de listas de distribución.

Principal

Gmail Inbox Promotions icon

Promociones

Social

Notificaciones

Foros

Gmail Inbox Social icon
Gmail Inbox Updates icon
Gmail Inbox Forums icon

Sarrera ontzian gaudela, heldu zaigun mezu bat aukeratuz gero, goiko aldean aukera hauek agertzen zaizkigu:

  1. Lehen ikurrak mezu guztiak batera aukeratzeko edo aukera kentzeko balio digu.
  2. Artxibatu: Sarrera ontzitik Mezu gutiak karpetara eramateko.
  3. Markatu Spam gisa: Spam karpetara eramateko.
  4. Ezabatu: ezabatzeko.
  5. Eraman hona: ikur hau klikatzean ditugun Karpeta / Etiketak agertzen zaizkigu. Bat aukeratuz gero, mezua karpeta horretara eramango du eta Sarrera ontzitik desagertuko da.
  6. Etiketak: ikur hau klikatzean ditugun Karpeta / Etiketak agertzen zaizkigu. Bat aukeratuz gero, mezuari Etiketa jarriko dio, mezuaren aurrean aukeratu dugun sailkapen izena, eta karpeta horretara eramango du; Sarrera ontzitik ez da desagertuko.
  7. Gehiago: mezua sailkatzeko zenbait aukera agertuko da.

Etiketak eta Iragazkiak

Sarrera ontzia iristen zaizkigun mezuekin sailkapen propio bat, norberaren beharren arabera, antolatu genezake. Horretarako Etiketak ditugu. Mezu bati Etiketa bat jartzen diogunean, mezua sarrera ontzian agertzeaz gain Etiketaren izen bera daukan karpetan sailkatzen da zuzenean. Nahi izanez gero Etiketaren karpetara eraman dezakegu, Sarrera ontzitik desagerraraziz, goran dugun karpetaren ikurrari sakatuz.

Mezuak sailkatzeko gure Etiketa bat sortu nahi badugu, (adibidez, zuzendaritzatik iristen diren mezuak sailkatzeko Zuzendaritza izeneko Etiketa bat) honela egin behar dugu: ezkerreko menuan, karpeta guztien behe aldean, Sortu etiketa sakatu eta izena eman. Beste karpetekin batera Zuzendaritza izeneko bat agertuko da. Hemendik aurrera, zuzendaritzatik iristen diren mezuei Etiketa hau jar genezake eta Zuzendaritza karpetan sailkatuko da. (Googleren laguntza Etiquetas)

Baina, iristen zaigun mezuei Etiketa guk jarri beharrean, automatizatu egin daiteke hori Iragazki (Filtros) baten bidez. Horrela helbide batetik iristen den mezuari Etiketa

automatikoki jarriko dio.

Jarraitu urrats hauek:

  • Ezarpenak (eskuinean, goran, dagoen gurpiltxoa ) >> Ezarpenak (berriro) >> Iragazkiak
  • Iragazietan gaudela Sortu iragazkia (urdinez behe aldean) sakatu eta leiho hau agertuko zaigu:
    • Igorlearen lekuan, nork bidalitako mezuak etiketatu nahi ditugun zehaztuko dugu, bere helbide elektronikoa. Igorleak 2 edo gehiago badira helbideak OR aginduarekin bereiztuta egon behar dira: hutsunea OR hutsunea. Hau ikasle talde bateko helbideekin egin daiteke, eta honela talde hortako ikasleek bidaltzen dizkiguten mezuak Etiketa (karpeta) hortan sailkatuta geldituko dira. Dauden beste aukerak nahi baduzu zehaztu eta azpian dugun “Sortu iragazkia bilaketa honekin “ sakatuko dugu.
    • Agertzen zaigun leihoan Aplikatu etiketa aukeratuko dugu eta zein etiketa zehaztuko dugu. Sarrera ontzian agertu beharrean zuzenean Etiketaren karpetara joatea nahi badugu Saltatu sarrera ontzia (artxibatu) ere aukeratuko dugu.
    • Azkenik Sortu iragazia sakatu.

Etiketa bakoitzari kolore ezberdin bat eman nahi badiozu hone hemen urratsak.

3.- KONTAKTUAK

Sakatu Posta jartzen duen lekuan eta aukeratu Kontaktuak. Hemen dituz zure kontaktuak ikusteko eta kudeatzeko aukerak (Googleren laguntza).

Google Appsen erabiltzaileek badute Gmail erabiltzaile arruntek ez duten aukera berezi bat: Direktorioa.

Kontaktuak atalean gaudela, ezkerreko menuan Direktorioa izeneko atala dugu, eta hemen sakatuz gero, ikastetxeko erabiltzaile eta erabiltzaile talde guztien helbideak agertuko zaizkigu.

Erabiltzaile talde bat sortzen

Ikastetxeko Google Appsen administrariak erabiltzaile Talde garrantzitsuenak eratuak izango ditu, baina, zuk beste bat sortu nahi izanez gero (aukerako ikasle talde bat edo guraso talde bat) goran duzuz Crear Grupos y Listas de Distribución atalean oso ongi azalduta duzu nola egin behar duzun.

Kontuan izan, zuk sortzen duzun talde hau zuretzako bakarrik dela, eta beste erabiltzaileei ez zaie agertuko Direktorioan. Zuri, talde hau Gmail, Drive eta Calendar aplikazioetarako balioko dizu.

Beste posta kontu batetik kontaktuak ikastetxeko posta berrira ekartzeko:

  • Lehenik, kontu zaharreko kontaktuak gure ordenadorera jaitsi behar ditugu. Guztiak edo bakar batzuk jaitsi daitezke: Kontaktuak exportatu
  • Ondoren, jaitsi dugun fitxategia (kontaktuekin) igo behar dugu: Kontaktuak inportatu

Cómo importar tus contactos en un archivo CSV

4.- EZARPENAK

Gure posta kontuaren hainbat ezaugarri konfiguratu nahi baditugu Ezarpenetan dugu aukera. Sakatu, goraz eskuinean, dagoen gurpiltxoa , eta Ezarpenak aukeratu.

Lehen orria Orokorra da, eta hemen, hizkuntza alda daiteke, zure posta kontuari argazki bat esleitu, zure mezu guztiei sinadura bat jarri e.a. Beste aukera batzuk kudeatzeko bide ere ematen digu: Etiketak, Sarrera ontzia, Kontuak, Iragaziak, Birbidalketak, Gaiak, Txata e.a. (Googleren laguntza)

Birbidalketa automatikoak

Ikastetxeko posta honez gain, agian, beste posta elektroniko konturen bat (irakasle.net, Gmail ...) edukiz gero, Birbidaltzeak aukera erabili daiteke kudeaketa errazteko. Hau da, posta kontu batera iristen zaizkigun mezuak, automatikoki, beste posta kontu batera bidaltzea.

Demagun, Hezkuntza Saileko posta (irakasle.net) zerbitzura iristen zaizkigun mezuak ikastetxekora bidaltzea nahi dugula. Honela egin behar dugu:

- Internet Explorer nabigatzailearekin.

- irakasle.net postan sartuta gaudela, ezkerreko menuan dugun Arauak (Reglas) sakatu.

- Goran daukagun Berria (Nuevo) aukeratu, eta leiho hau agertuko zaigu.

- Reenviarlo a aukeratu eta idatzi ikastetxeko gure posta helbidea.

Ikastetxeko postara iristen diren mezuak zure Gmail pertsonalera bidaltzea nahi baduzu, Honela egin: Googleren laguntza.

................................................................................................................................................................................................................................................

PRINCIPIA: Curso completo de Gmail para docentes (BIDEOTUTORIALAK)

Gmailen laguntza orokorrak: