Google Talk / Hangouts

Hangouts (hitzorduak)

Googlek bere bideo-erreprodukziorako plataforma, YouTube, landu du Google+en Hangout deritzotenak sortzeko. Doako zerbitzu indartsua da eta hainbat aukera eskaintzen ditu, besteak beste, taldean lan egitea edota urruti diren bezeroei arreta eskaintzea. Horretarako, bideokonferentzia egin daiteke, aurkezpen bat erakutsi, edota zure taldearen idazmahaia partekatu.

Hangout-en bidez, funtsean, bi gauza egin ditzakezu:

  • Hangout-ak: bideokonferentzia pribatuak, gehienez 10 lagunen artekoak. Partaideek Google+ kontua izan behar dute (parte hartzeko gonbidapena Gmail bidez jaso dezaten edo Google+eko euren profiletik ikus dezaten).
  • Hangouts on air direlakoak: bideokonferentzia (edo webinar) publikoak, lagun kopuru mugagabearentzat emititzen direnak eta funtsean YouTubeko bideoak moduan ikusten direnak norbere YouTube kanalean, baina hori bai, zuzenean transmititzen dira. Mota horretako Hangouta egiteko YouTube kontua izan behar duzu eta partaideek euren Google+ profila. Gainera, hitzordua sor dezakezu Google Calendarren eta gertaera moduan partekatu

Erabiltzen ohituta gauden bestelako aplikazioekin (Google, Youtube, etab.) uztartzeaz gain, erraza da horiek abian jartzea, ez baita aparteko aplikaziorik instalatu behar, guztia nabigatzailetik egiten baita, pauso erraz batzuk emanda.

TUTORIALA

Googleren alikzio honek beste erabiltzaile batzurekin berehalako harremanak edukitzeko aukera ematen digu. Berehalako harreman hauek idatzik (Txata), telefonoz edo bideodeiez izan daiteke. Erabiltzen hasteko:

          • Txateatzeko ez da ezer berezirik egin behar, harremanetan jarri nahi dugun kontaktuan klik egin eta idazten hasi.
          • Ahots deiak (telefono zenbakietara) merkeak dira, baina diru kreditu bat izan behar da lehenik (diru sarrera bat egin behar da).
          • Bideodeiak egiteko Hangouts programa jaitsi eta instalatu egin behar da ordenagailuan edo mugikorrean. Nabigatzailerik egokien Chome dugu bideodeietarako.

Bi modu daude jardun hauetarako: Gmail eta Google+.

  • Gamilen, ezkerreko menuan duzu aukera. Zure kontaktuen artean aukeratu nahi duzuna eta izenaren gainean klikatuz gero Txataren leihoa agertuko zaizu idazten hasteko. Bideodeia edo telefono deia nahi izanez gero, agerian dituzu ikusrrak.
  • Google+en goran eskuinean Hangoutsen ikurrean klik egin eta agertzen den leihoan (bilatzailean) kontaktua aurkituko duzu. Kontaktuaren gainean klikaztuz, azpian idaten hasteko gunea aurkituko duzu, eta bideodeia egiteko goiko kamaratxoari sakatu. Txata nahiz bideodeia taldean egin daiteke: txateatzeko ez dago erabiltzaile mugarik, aldiz, bideodeietan gehienez 10 egon daitezke kontaktuan batera..

Bideo deiak oso interesgarriak izan daitezke bilerak urrunetik burutzeko. Zure irudiaz gain, zure ordenagailuan duzun leiho bat bestei erakusteko aukera ematen du eta. Laguntza eskaintzeko/jasotzeko ere egokia da, erabiltzaile bat bestearen pantailan sar daiteke eta.

Googleren laguntza: https://support.google.com/chat/#topic=4509880

Videoconferencia paso a paso - Google Hangouts