Groups for Business - Taldeak

Helbidea: https://groups.google.com/

Google Grupos talde birtualak sortzeko aukera ematen duen tresna da. Talde hauekin eztabaida foroak sor daitezke, eta bertan, gai baten inguruan online elkarrizketak (posta elejktronikoaren bidez) gauzatzen dira, talde barneko komunikazioa erraztuz. Ikastetxe barneko etabaida taldeetan edo Google Groupseko beste edozein taldeetan parte har genezake, taldeko administariek baimentzen bagaituzte behintzat.

Aldi berean, talde horiek Gmaile talde zerrenda gisa funtzionatzen dute, eta Appseko beste aplikazioetan (Driven, Calendar, Google+ ...) egiten ditugun partekatzeak gauzatzeko balioko digute. Erabiltzaileak sortzen dituen taldeak ikastetxeko Google Appseko administrariari agertuko zaizkio Taldeak atalean, eta berak kudeatu ditzazke.

Tutoretza lanerako komenigarria litzateke gure gelaren inguruko talde batzuk sortzea (ikastetxeko Google Appsen administrariak, agian, sortuta izango ditu talde batzuk). Adibidez:

  • ikasle taldearena: dbh1b-ikasleak-grupo@gureikastetxea.net
  • gela gurasoena: dbh1b-gurasoak-grupo@gureikastetxea.net
  • gelan ematen duten irakasleena: dbh1b-irakasleak-grupo@gureikastetxea.net

Taldeak sortzerakoan, berez, taldearen helbidearen amaiera grupo@gureikastetxea.net izango da.

Gure institutuan, ikasle taldeak administrariak sortzen ditu eta guraso taldeak eta irakasle taldeak (gela horretan irakasten duten irakasleak) tutoreak sortzen ditu. Honako bi fitxategi hauek eskuratu dizkiegu tutoreei: Taldeak izendatzeko irizpideak eta Taldeak sortzeko prozedura.

Aukerako, hautazko edo bikoizketa taldeak egiteko irakasle bakoitzak Gmailen bidez egitea da egokiena, beretzat bakarrik izan daitezen eta Direktorioan ager ez daitezen, bestela Direktorian talde gehiegi agertzen dira eta kudeaketarako nekeza da.

Google Grupos aplikazioaren bi9dez tutoreak sortu dituen taldeak ikastetxeko beste erabiltzaileei Direktorioan edo auto osaketaren (autocompletar) bidez, Gmailen eta beste edozein Google aplikazioetan, erabiltzaileak zehaztu nahi ditugunean, agertuko zaizkie. Ez badugu agertzea nahi, taldearen administrazio atalean desgaitu behar dugu aukera hori (Administrar > Información > Directorio).

  • Nola parte hartu eztabaida taldean:

Eztabaida talde batean bi modutara parte har daiteke: Grupos aplikazioaren bidez edo Gmail posta elektronikoz.

Grupos:

  • Aplikazioan sartzen garenean Mis grupos aukeran sartuz gero, erabiltzailea parte den talde guztiak agertzen zaizkio. Goran aukeratu ezake ikastetxeko taldeak edo talde publikoak ikusi nahi dituen.
  • Talde bat aukeratzean, eztabaida gaiak ikus ditzake, eta gai berri bat sortzeko aukera agertuko zaio (TEMA NUEVO).
  • Agertzen diren eztabaida gai batean sartzean, gai horren inguruan egon diren mezu guztiak ikus ditzake, eta erantzun nahi bada, PUBLICAR RESPUESTA sakatu behar da.

Gmail posta elektronikoz:

  • Eztabaida taldean propostu diren gaiak Gmailera iristen zaizkigu; mezuaren gaia da eztabaida gaiaren gaia. Gmailen mezu hauen beste mezuekin nahasian agertuko zaizkigu, iragazi bat sortu ez badugu behintzat.
  • Gai berri bat sortu nahi badugu, mezuaren gaian jartzen duguna izango da eztabaida gairako gai berria, eta mezua Taldearen helbidera bidali behar dgu. Taldeak helbide bat du eta idazten duguna taldekide guztiei iritsiko zaie.
  • Gai bati erantzuteko, taldetik iritsi zaigun mezuari erantzun besterik ez dugu egin behar.