4.- Orriak sortu eta kudeatu

4.- Orriak sortu eta kudeatu

4.1. SORTU

Eskuinean, goran, dugun ikurrari sakatuz orri berri bat sortzeko aukera dugu. Sortzen dugun orri bakoitzean honako hauek zehaztu behar ditugu:

    • Orriari izena eman behar diogu lehenik.
    • Orri mota aukeratu. Bost mota daude:
      • Web orria: sinpleena, orokorrena eta gehien erabiliena bera da. Edozein eduki txerta dezakegu bertan.
      • Iragarpenak: blog bat bezala funtzionatzen du. Berriak edo iragarpena jar ditzakegu, eta azken berria agertuko zaigu lehenik. Berri hauen gadgets-a edozein orritan txerta daiteke.
      • Artxibategia: fitxategi edo karpeta zerrenda bertan zintzilikatzeko balio du.
      • Zerrenda: zenbait kontzeptu (zutabe) dituen zerrendak sor daitezke.
      • Hasierako orria: hasierako orria bezalako gehiago sor daitezke.

Orri ezberdinen inguruko informazioa

    • Orria kokatu behar dugu, ditugun orrien egituran.
Untitled image.png

Sortzear gauden orria maila gorenean kokatzeko lehenetsia dator. Baina, iada sortua dugun orri baten azpian kokatu nahi badugu, amaieran dugun Seleccionar una ubicación diferente sakatuz, orri guztien egitura agertzen zaigu, orri berria nahi dugun orriaren azpian kokatzeko.

Orria sortzean, edizio aukerara joaten da zuzenean. Aurrerago edukiak sartu nahi izanez gero, gorde dagoen bezala eta nahi dugunean editatzen jarrai genezake. Orriaren izenburua ere nahi dugunean alda genezake.

4.2. KUDEATU

Sortuak ditugun orri guztien zerrenda edota egitura ikusteko:

configuracion.png

Más acciones > Administrar sitio > Páginas

Hemen agertzen zaigu orriak sortzerakoan zein egitura eman diogun. Webgunearen orriak ataletan sailkatuta egotea da egokiena, egitura bat emanez. Egitura hau aldatu nahi badugu, hau da, orri bat beste orri baten barnean sartu nahi badugu, eraman (arrastratu) besterik ez dugu.

Goran aipatu dugun bezala, orri hauetatik nabigatu ahal izateko hasiera orrian kokatzen den Nabigazio barra behar dugu. Hau da, gure webguneko orriek barnean duten egitura azaleratzeko aukera ematen digu Nabigazio barrak.

Eskuinean, goran, dugun Más acciones ikurrari sakatuz, agerian dugun orriarekin egin ditzakegun zenbait ekintza eskura ditugu:

Historial de revisiones: kokatuta gauden orrian egin ditugun aldaketa zerrenda agertzen da, eta aurreko egoera horietako batera itzultzeko modua eskaintzen digu.

Suscribirse a los cambios de la página: harpidetzen bagara, orri batean aldaketak egiten direnean, mezu elektroniko bat iritsiko zaigu aldaketaren berri emanez (gutxienez edizio eskubidea izan behar dugu). Honek talde lanean webgunea kudeatzen ari garenerako balio digu; ez du zentzurik pertsona bakarrak kudeatzen badu webgunea. Harpidetza uzteko aukera, iristen zaigun mezu elektronikoaren behe aldean dugu.

Untitled image.png

Configuración de la página: leihoan agertzen zaizkigun orriaren 4 ezaugarri hauek aukeratuta datoz berez.

    • Orri bakoitzak izenburua du eta hau agerian egoteko, hala ez, aukera dugu hemen.
    • Gauden orriaren barnean beste orri batzuk kokatu baditugu, azpi aldean, orri horietara esteka agertuko zaigu.
    • Gauden orrira edonork fitxategiak erasteko aukera ematen du.
    • Gauden orrian edonork iruzkinak egiteko aukera ematen du.

Orriaren deskribapena egin daiteke, edota orri mota aldatu (webgunea, iragarkiak, artxibategia, zerrenda edo hasierako orria).

Imprimir página: gauden orria inprimatu nahi badugu.

Copiar página: gauden orriaren antzeko beste bat sortu nahi badugu, orriaren kopia bat egin daiteke eta beste izen bat eman.

Mover página: gauden orria, webgunearen barneko orri-egiturako beste leku batera mugitu nahi badugu, hemen dugu aukera. Atal honen hasieran aipatu dugu nola egin daiteken beste bide batetik. Hasiera orriarekin ezin dugu egin.

Eliminar página: gauden orria ezabatzeko aukera dugu. ezabatu dugun orria berreskuratzeko moduan egongo da hilabetez Elementos eliminados-en ( > Administrar sitio > Elementos eliminados)

Obtener vista previa de la página como lector: editatzeko aukerarik gabe gaudela nola ikusiko litzakeen orrialdea. Hau da, bisitari arruntak nola ikusiko lukeen orrialdea.

configuracion.png