Ikasleei ariketa bat nola proposatu

Nola proposatu taldeka edo banaka lan egiteko ariketa bat ikasleei.

Irakasleak ariketa bat proposatuko die ikasleei eta zuzenketak egiteko aukera izango du egiten ari diren ariketa horretan, guztia Google Driven bidez, paperik erabili gabe.

Pausoak:

  1. Ariketa azaltzen duen dokumentua, Docs formatuan, ikasle taldearekin (DBH2a adibidez) partekatu behar da, Ikus dezake aukeran. Edozein moduko ariketa izan daiteke: galdesorta, idazlana egiteko gaia, talde lana egiteko gidoia ...
  2. DBHko 2A taldeko guztiei mezu bat iritsiko zaie bere postara eta bere Drive biltegian dokumentu hori agertuko zaie Nirekin partekatutakoak (Sarrerakoak driven itxura berrian) atalean.
  3. Ikasleek bere Drive biltegitik dokumentua ireki behar dute eta kopia bat egin: Fitxategia >> Egin kopia bat. Talde lana bada, kopia ikasle batek bakarrik egitea komeni da. Berak bere taldekideekin eta irakaslearekin partekatuko du.
  4. Ikasleak dokumentuaren kopiari izena emango dio. Izena ematekoan asko zehaztea komeni da. Adibidez: 2A- Nat -1ariketa- Idoia Perez eta Mikel Agirre. Zehaztasun hauek oso baliagrriak izango zaizkigu, ikasleen ariketak gure Drivera iristen zaizkigun neurrian dagokion karpetan sartzeko.
  5. Ikasleak irakaslearekin dokumentua partekatu behar du Editatu dezake modura; hau ez badu egiten, lana aurkeztuko ez balu bezala da, irakasleak ezin baitu ikusi eta zuzendu. Talde lana bada, taldekideekin ere Editatu dezake modura partekatu beharko du, guztien artean egin ahal izateko lana.
  6. Irakasleari, bere Drivera ikasleek partekatu dituzten dokumentu guztiak iritsiko zaizkio. Horregatik ongi antolatuta izatea komeni zaio. Talde bakoitzerako eta ariketa bakoitzerako karpeta bat izatea premiazkoa da, eta horrela, dokumentuak iritsi ahala dagozkien karpetetara arrastatuko ditu.
  7. Irakasleak edozein momentutan ikus dezake ariketa nola egiten ari diren, eta zuzenketa edo iradokizun iruzkinak egin ditzake.
  8. Ebaluatzeko orduan Berrikuspen- historia aukeraren bidez ikasle bakoitzak zer eta noiz egin duen jakin dezake irakasleak. Normalean, talde lanetan ikasleen parte-hartzea ez da berdina izaten, beraz kalifikazioa ere ez luke berdina izan behar.

Beste aukera bat:

  1. Posta elektronikoz bidali ikasleei eranskin moduan bidali ariketa.
  2. Posta elektronikoan, ikasleek, eranskina ireki beharrean Ikusi sakatu eta Google Driven bidez irekiko da eta Guardar en Google Drive egin.
  3. Posta elektronikotik Docsera pasa dugu iada. Orain, Word dokumentu hori Docs dokumentu modura bihurtu, Docsera exportatu: dokumentua aukeratu > goran dagoen MAS botoia sakatu > Añadir a Drive.
  4. Ikasleak izena aldatuko dio (emandako irizpideekin) eta taldekideekin eta irakaslearekin partekatuko du Editatu dezake modura.