Ikastaroa: Erabilera ikastetxean 1

GAMARRA ESKOLA (GAMARRA) 2015-2016

1. SAIOA

  • ZER DA GOOGLE APPS
Zer da google apps
  • ERABILTZAILE KONTUA
  • IKASTETXEKO ERABILTZAILEAK ETA TALDEAK
  • GMAIL:
    • Ikastetxeko erabiltzaile edota erabiltzaile-talde baten helbidea aurkitzen

1.- ARIKETA: Bidali ongi etorri mezu bat FORMAZIO IRAKASLEAri eta zure mintegikideen taldeari.

    • Posta antolatzen: Etiketak eta Iragaziak

2.- ARIKETA: Sortu bi etiketa hauek, eta bakoitzari eman kolore ezberdin bat: Zuzendaritza eta Formazioa

3.- ARIKETA: Formazioko irakasleak bidali dizun mezuari Etiketa jarri.

4.- ARIKETA: Zuzendaritzak eta Formazio irakasleak bidaltzen dituen mezuei automatikoki Etiketa bana jartzeko sortu bi iragazi (filtro).

    • Kontaktuak: taldeak sortzen

5.- ARIKETA: Sortu zure Kontaktuetan talde bat irakasten duzun aukerako ikasgaiko ikasle erabiltzaileekin. Ez baduzu aukerako ikasgairik irakasten, sortu irakasten duzun ikasgai berdina irakasten duten irakasleekin talde bat.

    • Ezarpenak

6.- ARIKETA: Jarri zure argazki bat (edo zure gustuko argazki bat) zure profilari eta sinadura bat mezuei.

    • Berbidalketak

7.- ARIKETA: Zure irakasle.net postara iristen diren mezuak ikastetxeko postara birbidaltzeko agindua eman. Edo, aurretik eskolarako erabiltzen duzun posta batetik birbidalketa gauzatu zure posta berrira.

2. SAIOA

  • DRIVE:
    • Zer da Drive
  • Nire Unitatea / Nirekin partekatutakoak
  • Karpetak sortzen

8.- ARIKETA: Sortu FORMAZIOA karpeta eta zuk irakasten duzun ikasgaikoa. Ikasgaiko karpetan, sortu beste karpeta batzuk gelaka.

9.- ARIKETA: Sortu berri dituzun karpetei eman kolore ezberdinak.

  • Fitxategiak: igo, Drive formatura bihurtu, jaitsi.

10.- ARIKETA: Nirekin partekatutakoak unitatean formazioko irakasleak zurekin partekatu duen dokumentu bat izango duzu; eraman ezazu Nire unitatean sortu duzun FORMAZIOA karpetara.

11.- ARIKETA: Igo Drivera zure ikasgaiko Word dokumentu bat (ikasleentzat ariketa bat), sartu zure ikasgaiko karpetan eta ireki dokumentua. Ondoren, bihurtu Drive formatura.

12.- ARIKETA: Deskargatu, Word formatuan, zure ordenagailura, formazio irakasleak zurekin partekatu duen dokumentua.

  • Fitxategiak eta karpetak partekatu, mogitu ...

13.- ARIKETA: Ikastaroko irakasleak dokumentu bat partekatuko du guztiokin (Dive ariketa_1) eta guztion artean dokumentua osatuko dugu.

14.- ARIKETA: Ikastaroko irakasleak partekatu duen dokumentu hori eraman ezazu FORMAZIOA karpetara.

15.- ARIKETA: Ikastaroko irakasleak Babarrunak prestatzeko errezeta partekatuko du guztiokin. Egin ezazu kopia bat eta izena aldatu.

16.- ARIKETA: Ikastaroko irakasleak Dive ariketa_2 partekatuko du guztiokin. Egin ezazu kopia bat eta izena aldatu (FORMAZIO IKASTAROA_IZEN ABIZENA). Ondoren, partekatu albokoarekin eta irakaslearekin editatzeko moduan. Galderak erantzun itzazue bion (albokoak eta zuk) artean.

  • Historia

17.- ARIKETA: Aurreko ariketan egin duzuen dokumentuan begiratu historia, eta leheneratu hasierara.

18.- ARIKETA: Formazio irakasleak Programazioak izeneko karpeta bat partekatu du zurekin; Nirekin partekatutakoak unitatean izango duzu. Eraman ezazu Nire unitatera eta igo ezazu bertara zure programazio labur bat.

  • Drive osagarriak (Complementos)

19.- ARIKETA: Gehitu itzazu zure Drivera honako Gehigarri (Complemento) hauek: ONLYOFFICE Personal eta Extensis Fonts.

20.- ARIKETA: Driven duzun Word dokumentu bat ireki ONLYOFFICE Personal gehigarriarekin eta aldaketa bat egin dokumentuan.

21.- ARIKETA: Driven duzun dokumentu bat (Doc formatuan) ireki eta testu mota aldatu Extensis Fonts gehigarriarekin.

3. SAIOA

  • DRIVE:
    • ERREPASOA

21.- ARIKETA: Irakasleak postaz CARTA izeneko Word dokumentua bidaliko dizu. Eraman Drivera, FORMAZIOA karpetara, ireki OnlyOfficekin eta aukeratu biharko bazkaria. Ondoren, partekatu irakaslearekin IKUSI moduan.

22.- ARIKETA: FORMAZIOA karpetan sortu MENUAK izeneko karpeta bat eta kolorea eman. Ondoren, rakasleak postaz bidali dizun CARTA izeneko dokumentua sartu MENUAK karpetan.

23.- ARIKETA: Sortu FORMAZIO karpetan SUKALDARITZA TEKNIKOA izeneko karpeta, eta hor barruan SUKALDARITZA1A_zure Abizena Izen _SUKALDARITZA TEKNIKOA izeneko karpeta. Partekatu formazio irakaslearekin Editatu moduan.

24.- ARIKETA: irakasleak zurekin partekatu duen karpeta SUKALDARITZA1_ SUKALDARITZA TEKNIKOA sartu ezazu FORMAZIO karpetan duzun SUKALDARITZA TEKNIKOA karpetan.

    • Dokumentuak sortu

25.- ARIKETA: Sortu berri duzun MENUAK izeneko karpetan sortu Drive testu dokumentu bat eta eman izen hau: MENUA_zure Abizena Izen . Dokumentua honen (MENUA_Alijostes Koldo) antzekoa izan behar du egituran, eta derrigorrez elementu hauek izan behar ditu: goiburua (encabezado), orri-oina (Pie de página), testua kolore ezberdinetan, argazki edo irudiak, taulak.

    • Aurkezpenak sortu

26.- ARIKETA: Sukalde errezetak dituen aurkezpen bat sortu behar duzu. Denbora gutxi dagoenez, aurkezpenak azala eta beste 3 diapositiba izango ditu, beraz, 3 errezeta bakarrik azaldu.

Webgune honetako sail bat aukeratu: http://sukaldean.com/errezetak/taldeka

Aurkezpenak ezaugarri hauek izan behar ditu:

  • diseinu bat (Tema)
  • testua eta irudiak
    • diapositiba batetik bestera transizioa
    • bideo bat txertatu

Amaitzean irakaslearekin partekatu.

4. SAIOA

ERREPASOA: DRIVE EGITURA

    • Inprimakiak sortu

27.- ARIKETA: Sortu ezazu ikasleei lehen egunean egiteko galdeketaa/inkesta bat, dituzten aurrejakintzen inguruan informazioa jasotzeko. Bidali posta elektronikoz inkesta 5 irakasleri eta emaitzak aztertu.

  • GOOGLE CHROME
    • Chrome contua
    • Markatzaileak
      • 28.- ARIKETA: Jar itzazu 3 markatzaile Erreminta barran. Adibidez: eskolakoa, Gmail eta asko erabiltzen duzun beste webgune batena.
    • Aplikazio eta Extensioak

29.- ARIKETA: Instala ezazu Chromen ¿Qué cocino hoy? aplikazioa eta Traductor de Google luzapena.

  • CALENDAR (EGUTEIA):
    • Jarduera bat sortu eta editatu
      • Zehaztapenak
      • Gonbidapenak
      • Notifikazioak

30.- ARIKETA: Irakasleak JARDUERA BEREZIAK izeneko egutegi bat partekatu du zurekin (Gmailera iritsiko zaizu mezua). Sar ezazu Evento bat (hitzaldi bat, txango bat, bazkari bat ...), ordua eta lekua zehaztuz. Evento honetara gonbidatu itzazu bi pertsona eta Eventoa goghora arazteko, jakinarazpen bat ezarri bi egun aurretik emailez.

    • Egutegi bat sortu

31.- ARIKETA: Sortu ezazu egutegi bat. Partekatu ikastaroko bi pertsonekin eta zehaztu Eventoen notifikazioak nola izango diren.