Alta

Hezkuntzarako Google Apps doainekoa da edozein ikastetxerentzat, baina ezinbestekoa da domeinu pertsonalizatu bat izatea (Adb: gureikastetxea.net).

Zure ikastetxeak Google Apps for Education hezkuntza tresna izateko eskaria egin behar da lehenik, orri honetan. Inprimaki hau bete ondoren emailez jartzen dira harremanetan eta datu gehiago eskatzen dituzte (ikastetxearen izaera e.a.). Azkenik, onarpen mezua iristen da lehen 50 erabiltzailerekin hasteko moduan. Nahi denean erabiltzaile gehiago eska daitezke administariaren kontrol paneletik.

Googleren laguntza (Regístrate en Google Apps for Education): https://support.google.com/a/answer/72223?hl=es

Lehen eskarian, ikastetxearen datu batzuk eman ondoren bi modu daude alta prozesua aurrera eramateko:

  1. Domeinua erosi behar izanez gero.
  2. Aldez aurretik ikastetxea domeinu baten jabe bada.

1. AUKERA

Ez baduzue iada domeinua erosita Googleren bidez lortu dezakezue 10 eurorengatik (gutxi gorabehera) eta asko errazten da hasiera hau. Alta ema eta domeinua erosteko prozesuan Googlek proposatutako pausoak jarraitu besterik ez dago. Domeinuko DNSen eta Google Appsen lotura beraiek egiten dute.

Googleren laguntza: https://support.google.com/a/answer/53929?hl=es

2. AUKERA

Ikastetxeak domeinua izanez gero lehen aukerari jarraitu eta alta eman. Eskaria onartzen denean, Google Apps for Educationen lortu duzuenean, domeinua zuena dela ziurtatu beharko duzue.

Alta emateko orduan lehen erabiltzailearen, superadminstrariaren, posta zehaztu behar da (ohikoena admin@gureikastetxea.net); Googlerekin harremanak posta honen bidez egingo dira aurrerantzean.

Superadministari erabiltzailea kontrol panelean sartu eta zehazten diguten bidea jarraitu.

Horretarako, bide hauek proposatzen dizkigu Googlek (Cómo verificar la propiedad del dominio): https://support.google.com/a/answer/60216

Paso 2: confirmar la propiedad del dominio

Confirma que eres el propietario del dominio con el que te has registrado para habilitar Google Apps.

    • Nota: si adquiriste un nuevo dominio en el Paso 1, ya se habrá realizado este paso.
    • Existen dos métodos de confirmación:

Recursos relacionados

JATORRIA: http://www.google.com/a/help/intl/es/admins/resources/setup/step_two.html