Administrazioa‎ > ‎

Erabiltzaileak

  Ikastetxeko partaideak G Suite erabiltzen hasi daitezen ERABILTZAILEAk sortu behar dira, alta eman behar diegu erakunde honetan. Hori administrariak egin behar du. 

Erabiltzailearen izen abizenak zehaztu behar ditugun arren oinarria bere emaila helbidea (ni@ikastetxea.eus) izango da, hori izango da erabiltzailea. Googleko edozein aplikazioetara sartu ahal izateko erabiltzaileak bere email helbidea eta pasahitza zehaztu beharko ditu eta.

Adminstrari zeregina izango duen erabiltzailea (Superadministraria) G Suite edukitzeko eskaria egiten denean zehazten da eta Googleren onarpena iristean gure erakundearen lehen erabiltzailea, eta eskubide gehien dituena, izango da. Administrari horrek izenda ditzake administrai erabiltzaile gehiago.

Erabiltzaileak sortzen hasi aurretik erabiltzaile-egitura zein izango den eta izendatzeko modua erabaki behar da.