Directorio

Configuración para compartir

Gure domeinuko erabiltzaileei "Autocompletar" aukeraren bidez gainontzeko erabiltzaileak agertzeko aplikazio ezberdinetan (Gmail, Drive ...) kotaktuak partekatzeko aukera gaituta egon behar du . Honela jarrita, erabiltzaileari Gmaileko Direktorioan ikastetxeko helbide guztiak agertuko zaizkio, eta edonorekin harremanetan jartzeko aukera izango du.

Horretarako, administrazio konsolan gaudela:

  • Aplicaciones > Contactos > Configuración para compartir > Habilitar la función de compartir contactos

Erabiltzaile batek bere Kontaktuak partekatu nahi baditu (contactos compartidos del dominio), hauek guztientzat ikusgai egoteko aukera ere badago, baina etzait iruditzen komenigarria.

Edición de perfil

Erabiltzaileek zein datu aldatu ditzaketen zehatu daiteke. Izena ezin dutela aldatu jarriko nuke, argazkia eta sexua bai.

Ajustes de visibilidad

Erabiltzaileen antolakuntza unitateak zein erabiltzaile talde ikus (autosaketaren, "Autocompletar", bidez) dezaketen zehaztu daiteke.

Adibidez, demagun IKASLEAK antolakuntza unitatean (USUARIOS ataletik kudeatzen duguna) dauden erabiltzaileak, bakarrik ikasleen talde orokorra eta irakasleen talde orokorra (GRUPOS ataletik kudeatzen duguna) ikustea nahi dugula. Hau da, autosaketaren bidez ez zaizkie aterako familien erabiltzaileak (familien taldeak bai agertuko zaizkie). Honek erabiltzaileei eragiten die, ez taldeei.

Horretarako Directorio personalizado erabiliko dugu, ondorengo adibidean bezala:

Horretarako, lehenik ezkerrean antolakuntza unitatea aukeratuko dugu (Ikasleak). Ondoren CREAR sakatu eta izen bat emango diogu, eta antolakuntza unitate horretan dauden erabiltzaileak zein erabiltzaile ikus dezaketen (Taldeetan dauden erabiltzaileak, GRUPOS) zehaztu daiteke.

Laguntza: https://support.google.com/a/answer/7566446

Googleren laguntza: