Sites - Webguneak

Google Sites webguneak sortzeko aplikazioa da. Webgune honetan testuak edo ikus-elementuak sar daitezke, hala nola, bideoak, aurkezpenak edo fitxategi erantsiak. Google Sites Google-ek sortutako tresnetako bat da eta tresna horiek euren artean lotuta daude; esaterako, Picasa (argazki-galeria), Youtube (bideoak), Google Docs (dokumentuak linean) eta Google markako beste hainbat zerbitzu. Gainera, Google markako aplikazio gehienen kasuan izan ohi den bezala, orrialde hau erabitzaile talde txiki batekin edota ikastetxe osoarekin partekatu eta editatu daiteke edo Interneten murrizketarik gabe argitaratu. Oso baliagarria izan daiteke irakasleentzat gune pribatuak sortzeko, eta berdin ikasleentzat nahiz gurasoentzat. Appseko baliabideak elkarlotuta daudenez, Drven ditugun dokumentuak, Google +en ditugun argazkiak edo Calendar egutegia txertatu genezazke. Elkarlanean egindako, ikasgaiko edo gelako webgune sortzeko ere lanabes interesgarria dugu.

Googleren laguntza: https://support.google.com/sites/?hl=es&rd=2&topic=1689668#topic=1689606

BideoTutorialak (gazteleraz)