5.- Orria editatu

5.- Orria editatu

Eskuinean, goran, dugun ikurrari sakatuz gauden orria editatzeko aukera dugu.

Erreminta barran ohiko testu prozesagailuan egoten diren formatu aukerak ditugu.

5.1.- Insertar

OROKORRAK

    • Irudiak ordenagailutik igo daitezke edo URL bidez txertatu. URL bidez txertatzeko, internet dagoen irudi baten gainean xaguaren eskuineko botoiaren gainean klik eginez gero, Copiar dirección de la imagen edo Copiar URL de la imagen sakatuz, ondoren, URL bidez txertatzeko moduan URL edo helbide hori itsatsi besterik ez dugu egin behar. Kontuan izan, modu honetan, irudia ez dagoela gure webgunean; hau da, gure webgunean agerian jarri arren aurkitu dugun webgunean egongo dela. Beraz, jatorrizko lekutik kenduz gero, gurean ere ez da ikusiko.

Dena den, irudi bat gure webgunean jartzeko, interneteko irudi bat kopiatu eta, edizio moduan gaudela, gure webgunean itsatsi eta kito.

Gogoan izan, erabiltzen ditugun irudiak gurek ez badira Creative Commons lizentzia izan behar dutela. CC irudiak aurkitzeko webguneak. Google irudiak bilatzailean, sakatu bilaketa ikur urdinari (lupa) > Bilaketa tresnak > Erabilera eskubideak > Berrerabilgarria, komertziala ez bada

    • Esteka webguneko orri batera edo kanpoko URL batera egin daiteke. Idatzia dugun hitz edo esaldi bati esteka egin genezake interneten dagoen edozein helbidera.

Gure jardunean asko erabiliko duguna, Driven dugun fitxategi edo karpeta batera esteka egitea da. Horretarako, Driven gaudela:

    • Fitxategia aukeratu eta estekadunentzat partekatuko dugu (Partekatze ikurra sakatu > Aurreratua > Pribatua: zuk bakarrik atzi dezakezu (Aldatu) > Aktibatu: estekadunentzat) .
Untitled image.png
    • Gorde
    • Partekatzeko esteka kopiatu

Ondoren, gure webgunean, estekatu nahi dugun testua aukeratu eta ikurrari sakatzen badiogu: Dirección web > Enlazar con esta URL > itsatsi hor Drive fitxategiaren helbidea.

Untitled image.png
    • Aurkibidea (Índice de contenidos): orri horretan ditugun edukiena egin daiteke. Horretarako, lehenik izenburuak sortu behar ditugu (Formato > Titulo 2 / Titulo 3 / Titulo 4).
    • Listado de subpáginas: orri baten barnean edo azpian kokatu ditugun orrien zerrenda (estekekin) sortzen du.
    • Marra horizontala: atalak banatzeko balio izaten duen marra horizontal bat txertatzeko.
    • +1 Botoia: gure webgunea bisitatzen dutenei orri bat gustatzen bazaie ‘Gustatzen zait’ adierazteko balio du.

GADGETS-AK

Gadgets: eginkizun zehatzak dituzten programa edo modulu txikiak dira, eta plataforma zabalago batzuetan txerta daitezke; adibidez, webguneetan, sistema eragileetan ...

    • Azken sarrerak (Entradas recientes): Iragarki edo berrien orri bat sortu badugu, iragarki horien azken sarreren zerrenda duen gadgets-a txerta daiteke. Zerrendan zenbat iragarki ageri daitezken edo irudiak ere agertzea nahi dugun aukera daiteke.
    • Azken fitxategiak (Archivos actualizados recientemente): artxibategi motako orria sortua badugu, fitxategi horien azken sarreren zerrenda duen gadgets-a txerta daiteke.
    • Zerrendako azken elementuak (Elementos de lista recientemente): zerrenda motako orria sortua badugu, zerrenda horien azken sarrerak dituen gadgets-a txerta daiteke.
    • Testu koadroa (Cuadro de texto): testua duen koadro bat txertatzeko.
    • HTML coadroa (Cuadro HTML): html hizkuntzan lortu dugun gadgets txertatzeko.
    • Beste gadgets: beste zenbait gadgets zerrenda dugu.

GOOGLE

Googleren zenbait aplikazuioetako elemetuak txerta daitezke. Erabilgarrienak Egutegiak, Driveko dokumentu eta karpetak, eta bideoak izan daitezke. Baina badira beste batzuk ere:

Apps Script: programazio hizkuntzan erabili behar da honetarako.

Egutegia: zure Google Calendar bat txertatzeko aukera ematen du.

Untitled image.png

Grafikoak: Driveko kalkulu orri batetik grafikoa sortzen du eta txertatzen du.

Drive: Driven dugun Dokumentu, marrazki, karpeta, inprimaki, irudi, aurkezpen, kalkulu orri edo bideo txerta dezakegu. Oso erabilgarria da Drive aurkezpenak txertatzea. Ikusten dugunez, sitea Drivekin guztiz uztartzeko modua dago.

    • Txertatu dugun Driveko dokumentu batean aldaketak egiten baditugu Driven, Sitean ere ikusiko ditugu.
    • Karpeta bat txertatzean, karpeta horretan dauden fitxategi edo karpeta guztiak agerian ikusten dira; karpeta hori berritzean Sitean ere berritzeak ikusiko dira.
    • Sitean Driveko edozein elementu txeratzean kontuan izan behar dugu elementu hori Estekadunentzat ikusgai modura PARTEKATU behar dugula. (Driveko elementua aukeratuta dugula: Partekatu > Aurreratua > Pertsona jakin batzuek atzi dezakete > Aldatu > Aktibatu: Estekadunentzat)

Google +: Google +en ditugun argazkiak edo Albunak txerta ditzakegu. Albunak, argazki bildumak, automatikoki ikusten joateko konfigura ditzakegu. Google +eko argitarapenak ere txerta genezake.

Google Grupo: Googleko eztabaida talde bateko mezuak ikusgai jar genezake. Horretarako, taldearen helbidea zehaztu besterik ez dugu egin behar. Helbide hau aurkitzeko, eztabaidan taldean sartuta gaudela: Administar > Información > Información general > Dirección de correo electrónico del grupo (azpian dagoen URLa)

Hangouts: Googleko elkarrizketa eta bideodeiak egiteko aplikazioaren (Hangouts) botoia jartzeko aukera dugu hemen.

Maps: Google Mapsen aukera genezake nahi dugun mapa eta txertatzen du gure webgunean.

YouTube: Youtuben dagoen edozein bideo txerta genezake. Bideoaren helbidea kopiatu eta itsatsi besterik ez dugu egin behar.

5.2.- Formato

Testuari formatua emateko oinarrizko aukerak ditugu hemen. Izenburu formatuak erabiliz gero, lehen aipatu dugun lez, aurkibideak osa ditzakegu.

5.3.- Tabla

Oso oinarrizko taulak egin daitezke Sitean. Ez du aukerarik ematen koloreak erabiltzeko edo gelaxkak batzeko. Baina, Drive Documentu batean egiten duguna (kolore eta konbinaketak erabiliz) oso ongi itsasten da Sitean.

5.4.- Diseño

Orriari egitura ezberdinak emateko aukera dugu hemen; adibidez, zutabeetan banatzeko. Orria eremu ezberdin eta independientetan banatzen du, eta, eremu horietan, txerta genitzake lehen aipatutako elementu guzti horiek.