Hangouts, hezkuntza lanabes interesgarria une zehatzetarako

Argitalpenaren data: Sep 11, 2014 5:06:38 PM

Hangouts, Google Appsen eskura dugun, bideo deiak egiteko aplikazioa da.Irakaslearen hezkuntz jardunean ikasleekin harreman zuzenak edukitzea da egokiena, aurrez-aurreko harremana. Baina, badira une batzuk harreman hori ezinezkoa dena, edo ikaskuntza-irakaskuntza esparrua gelaz kanpo egin nahi duguna, horduan oso erabilgarria izan daiteke Hangouts aplikazioa.

Zein erabilera eduki ditzake:

  • ikaslea gaixorik dagoenean etxetik irakaslearekin harremanak izatego.
  • ikasleentzat zalantzak argitzeko uneak, tutorizazioak e.a. arratsalde libreetan.
  • ikasleek beste ikastetxeetako ikasleekin harremanak, eztabaidak, proiektu komunak, e.a. izateko.

Zer egin daiteke Hangoutsekin:

  • Google erabiltzaileen artean bideokonfereziak egin daitezke taldean (10 kide gehienez). Guztion irudia ikusten dugu txikian eta hitz egiten ari denarena pantaila handian.
  • Erabiltzaile batek bere ordenagailuko panataila osoa edo leiho bat erakutsi dezake taldeari.
  • Erabiltzaile batek bere ordenagailuan zerbait egiteko laguntza eskatu dezake eta beste erabiltzailea bere pantailaren jabe egiten da eta erakutsi nola egiten den erakutsi.

Informazio gehiago