Classroom konfigurazioa

Configuración general

Aplikazio hau pixkanaka ari dira garatzen, eta berrikuntzak sortu ahala jasoko ditugu hemen.

Permisos del profesor

Classroom / Ikasgela erabiltzaile guztientzat gaituta dugula (edo ikasle eta irakasleentzat bakarrik), zehaztu genezake nork sor dezaken eskola edo klase bat.

Aplikazioa gaituta dugula, ikastetxean Classroom erabiltzen duten irakasleetzat Classroom Teachers izeneko talde bat sortzen da, automatikoki, administratzailearen kontsolako Grupos atalean. Administrariak talde horretan irakasle guztien taldea (irakasleak@gureikastetxea.net) sartuz gero, irakasle guztiak Classroomen irakasle rola izango dute.

Laguntza : https://support.google.com/edu/classroom/answer/6023715?hl=es

Acceso del tutor

Tutore edo gurasoei ikasleak Classroomen egin dituen jardueren inguruko informazioa bidali ahal izateko, aukera hau gaituta izan behar dugu. Irakasle guztientzat gaituta nire ustez.

Dominios incluidos en lista blanca

Ikastetxeko Google Classroom kurtso batean beste ikastetxe bateko (Google Apps Hezkuntzarako duena) ikasleak parte hartzea nahi badugu, zerrenda zuri horretan sartu behar dugu ikastetxe horren domeinu izena. Bi ikastetxeen elkar lanerako aukera interesgarria da.

Configuración de clase

Ikastetxeko erabiltzaileak sortutako ikasgeletara nor apunta daiteken zehatu genezake, eta bertako erabiltzaileak zein ikasgelara apunta daitezkeen. Kanpoko erabiltzaileak ikasgeletara sartzeko aukera ere hemen zehaztu genezake.

Acceso a datos

Classroom APIa dugu hemen, Classroomen beste Google aplikazioetako datuak erabili ahal izateko aukera (interesgarria eta beharrezkoa).

Google laguntza: https://support.google.com/edu/classroom/answer/6253304?hl=es

Googleren laguntza: https://support.google.com/edu/classroom/answer/6024971?hl=es&ref_topic=6024979&vid=1-635751295432503459-5200358891062219582