3. Erabiltzaile asko batera sortu

Erabiltzaileen (USUARIOS) atalean gaudela, Actualizar usuarios en bloque sakatuko dugu erabiltzaile asko sortzeko edo sortuta ditugun erabiltzaileetan aldaketak egiteko.

Actualizar usuarios en bloque sakatuz gero, leiho hau agertuko zaigu:

1) Descargar archivo CSV

  • DESCARGAR ARCHIVO CSV CON INFORMACIÓN DEL USUARIO: dauden erabiltzaile guztien informazioa duen kalkulu orri bat jeitsi genezake.

  • DERSCARGAR PLANTILLA CSV EN BLANCO: eredu bezala erabili genezakeen kalkulu orri bat descarga genezake. Bertan, zutabeen goiburuak agertzen dira. [Required] jartzen dutenak bakarrik dira derrigorrezkoak, igotzerako orduan.

2) Añadir o editar información sobre los usuarios en la plantilla CSV

Kalkulu orria nola bete behar dugun azaltzen digu. Taularen adibidea.

3) Sube el archivo

Igo behar ditugun erabiltzaileen datuekin osatu dugun CSV kalkulu orria igotzeko aukera dugu hemen.

Fitxategi honetan erabiltzaile bakoitzaren inguruko gutxieneko datu hauek egon behar dira: izena, abizena, eposta helbidea, pasahitza eta zein UNIDAD ORGANIZATIVAn kokatu nahi dugun.

Baina, komeni da beste zutabe bat ere erabiltzea.

  • Change Password at Next Sign-In: zutabe honetan TRUE jarriz gero, erabiltzaileak lehen aldiz sartzen direnean pasahitza derrigorrez aldatu beharko dute. Ez bagenuke aldutuarazi nahiko, zuriz utzi edo FALSA jarri.

Sortuta ditugun erabiltzaileak eguneratzeko balio dezake modu honek. Eguneratzeko, mantendu behar den bakarra helbide elektronikoa da; hori mantenduz gero eta beste edozein atal aldatu genezake. Adibidez:

  • Pasahitza aldarazteko:

    • Change Password at Next Sign-In zutabe TRUE

    • Password atalean 4 izartxo (****) jarrita, aurretik duen pasahitza mantentzen dio.

  • Izena eta abizena atalak ere alda genezazke

Fitxategiaren eredua jaisten badugu, ikusiko dugu zutabe asko dituela (informazio ugari zehaztu genezake). Baina, nahikoa da esandako 6 zutabeak bakarrik erabiltzea; gainontzekoak ezabatu daitezke.

Fitxategi mota hau Excel, Calc edo Google Driveko kalkulu orrien bidez sor daiteke. Adierazten diguten modura datuak jarri zutabeetan eta Gorde honela > CSV (delimitado por comas) bezela gorde geroago igotzeko. Ordenagailuaren sistema eragilearen konfigurazioaren arabera, batzutan, komaz banatuta beharrean puntu eta komaz banatutako CSV fitxategia sortzen zaigu, eta igotzerakoan akatsa ematen du.

Kalkulua orria Google Driven sortu eta gure ordenagailura jeisten badugu eta, ordenagailuan ireki gabe, gero igoera masiboan igo, ez du akatsik ematen.

Fitxategi hau egiteko kudeaketa akademikorako duzuen programa batek (Inika, ...) sortutako informe baten bidez sor daiteke. Kudeaketa akademikorako programarik ez baduzue, kalkulu orrian formulak aplikatuz automatizatu daiteke eposta helbidea sortzeko. A eta B zutabeak (izen-a eta abizena, adibidez) bete lehenik ikastetxeko datu basetik ateratako zerrendetatik. D zutabean guztiei pasahitza berdina jarri (gero erabiltzaile bakoitzak pertsonalizatuko du). Eta C zutabea (eposta helbidea) betetzeko honako kalkulu orri honetan modura egin daiteke: Erabiltzaileak sortzeko kalkulu orria. A eta B zutabeak betetzen ditugun neurrian C osatuko zaigu.

Sortu dugun CSV fitxategia gure ordenagailutik aukeratu eta igo egin behar dugu (ADJUNTAR CSV).

Akatsen bat balego esaten du. Fitxategia ez dagoela ongi esanez gero, badaezpada, kalkulu orrian informaziorik ez daukaten gelaxkak ongi ezabatu. Batzutan huskeriengatik ematen du akatsa. Hona hemen Google adierazten dizkigun ohiko akatsak.

Guztia ongi joan bada, itxaroteko esaten digu eta erabiltzaileak igo direnean administrariaren emailera mezu bat iritsiko zaigu prozesua baieztatzen. Mezu horretan zenbat erabiltzaile berri sortu edo eguneratu diren, eta zenbat ez diren igo. Honela agertuko zaigu:

Results:

    • 31 users were added or updated

    • 1 users could not be uploaded

31 erabiltzaile igo edo eguneratu dira, eta 1 ezin izanda igo. Baina, zer esan nahi du eguneratu direla? Lehen esan bezala, erabiltzailea sortzerakoan datu nagusia helbide elektronikoa da. Beraz, igotzean lehendik ez dagoen helbide batekin igotzen badugu erabiltzaile bat, erabiltzaile berria sortuko da. Lehendik dagoen helbide berdinarekin igotzen badugu erabiltzailea, beste datuak ezberdinak izan arren, sisteman zegoen erabiltzile hori eguneratu egingo da. Hau da, igo ditugun bere datu berriak aldatuko dira (izena, abizena edo pasahitza), baina erabiltzaileak ez du jasango beste eraginik (bere kontuak berdin jarraituko du).

Gerta daiteke lehendik sortuta zegoen erabiltzaile baten izen berdinarekin beste bat sortu nahi izatea oharkabean. Hau da, beste urte batean sortutako erabiltzaile izen berdina izatea orain sortu nahi izan ditugun erabiltzaileetako batek. Kasu horretan administrariaren epostara iritsi den mezuan eguneratua moduan agertuko zaigu. Zer esan nahi du eguneratu duela? Erabiltzailearen oinarrizko datua helbidea da; beraz, erabiltzaile horri berriz igotzerakoan izena edo pasahitza alda genezake. Honek arazo bi dakar:

    • Lehendik zegoen erabiltzaileari pasahitza aldatu diogula eta jakinarazi egin beharko diogula.

    • Lehendik bazegoela izen hori (helbide hori) hartuta, beraz, erabiltzaile berriari beste izen bat jarri eta berriro igo beharko dugula. Bi ikasle izen-abizen berdinekin baditugu, ikasle berriari, bere email helbidean, bigarren abizena ere gehitzea izan daiteke irtenbide bat.