Erabiltzaileak

Ikastetxean G Suite martxan jartzeko lehenik erabiltzaileak sortu behar ditugu. Hau da, gure erakundean nork parte hartu dezakeen zehaztu behar dugu, eta bakoitzak izango dituen eskubideak definitu.

Ikastetxeko partaideak G Suite erabiltzen hasi daitezen ERABILTZAILEAk sortu behar dira, alta eman behar diegu erakunde honetan. Hori administrariak egin behar du. Erabiltzailearen izen abizenak zehaztu behar ditugun arren oinarria bere emaila helbidea (ni@ikastetxea.eus) izango da, hori izango da erabiltzailea. Googleko edozein aplikazioetara sartu ahal izateko erabiltzaileak bere email helbidea eta pasahitza zehaztu beharko ditu eta.

Administrari zeregina izango duen erabiltzailea (Superadministraria) G Suite edukitzeko eskaria egiten denean zehazten da eta Googleren onarpena iristean gure erakundearen lehen erabiltzailea, eta eskubide gehien dituena, izango da. Administrari horrek izenda ditzake administrari erabiltzaile gehiago. Funtzio zehatz batzuetaz arduratuko den administrariak ere izenda daitezke; horretarako administrari perfil berriak sortu behar dira.

Erabiltzaileak atalean sartuz gero honako hau ikusiko dugu:

Todas las organizaciones (ezkerrean)

Aurrez sortu dugun erabiltzaileak sailkatuta edukitzeko egitura (UNIDADES ORGANIZATIVAS) agertzen zaigu. Unitate bat aukeratuz, hor kokatuta ditugun erabiltzaileak agertuko zaizkigu eskuineko atalean.

Usuarios (erdian)

Añadir usuario nuevo: erabiltzale berri bat sortzeko.

Actualizar usuarios en bloque: erabiltzaile asko sortzeko edo eguneratzeko.

Descargar información de usuario: erabiltzaileen datuekin kalkulu orri bat sortzeko balio du. Nahi dugun erakundeko erabiltzaileen informea deskarga genezake edo Google kalkulu orrian gorde.

Más > Gestionar atributos de usuario: erabiltzale bakoitzaz dugun informazioa kudeatu

+ Añadir un filtro: erabiltzaileen bilatzailea

Erabiltzaile baten gainean klik eginez gero (laukitxoa aukeratu gabe), aukera ezberdinak ditugu eskura.

Ezkerreko laukitxoarekin erabiltzailea aukeratuz gero, beste zenbait aukera agertuko zaizkigu > Más acciones (goran)

Erabiltzaile baten izenean (urdinez) klik eginez gero, erabiltzailearen ezaugarrietan sartuko gara, eta aurreko aukera hauek guztiak agertuko zaizkigu.