Erabiltzaileak gelditu / ezabatu

Ezabatzea nahi badugu, hau agertuko zaigu:

Hemen, ezabatu nahi dugun kontuaren Driveko dokumentuak (partekatuak dituenak edo guztiak) beste kontu batera eramateko aukera digu. Calenderreko egutegiekin edo Google+ekin ere berdina egin genezake. Ez baditugu eduki horiek gorde nahi, aukera kendu eta listo. Gorde nahi izanez gero, noren kontura transferitu nahi ditugun galdetzen digu behe aldean. Beraz, transefiritu nahi dugun erabiltzailearen helbidea idatzi, eta onartu ondoren, transferitu ditugun erabiltzailearen Drivean karpeta bat agertuko da (ezabatu dugun erabiltzailearen helbidea izango du izena).

Gerta daiteke, ezabatu ondoren damutzea eta erabiltzaile kontua berreskuratu nahi izatea. Berreskuratzeko, Usuarios atalean gaudela, erdian dugun + Añadir un filtro sakatuz Eliminados recientemente agertuko zaigu:

Gutxi dela ezabatu ditugun erabiltzaileak agertzen dira eta sagua gainetik pasatuz eskuinean agertzen den erlojuarekin bereskuratzeko aukera ematen digu. Ezabatu dugun erabiltzaile kontua berreskuratu nahi badugu: Google laguntza

Erabiltzaile bat eten (Suspender) nahi badugu, goran aipatu bezala Suspender usuario sakatuko dugu eta leiho hau agertzen da.

Aurrerago, berriro indarrean jarri nahi badugu, erabiltzailearen kontuan sartu eta sakatuz Restaurar usuario aukeratu.

GOOGLEREN LAGUNTZA: