Erabiltzaile goitizena

ERABILTZAILE BATI GOITIZENA SORTU

Erabiltzaile bati goitizen bat (alias) erantsi diezaiokegu.Honek zure gmaileko mezuak jasotzeko edo bidaltzeko balioko du. Baina, postontzi bakarra da, ez da beste erabiltzaile edo kontu bat. Beraz, mezuak jatorrizko kontu (erabiltzaile) hortatik bidaliko dituzu eta bertara iritsiko dira.

Hau irakasten ditugun arloak bereizteko baliogarria izan daiteke. Horrela ikasgai bateko ikasleek bidaltzen dizkiguten mezuak, gmaileko iragazi bat ezarriz, sailkatu ditzakegu. Adibidez, gure oinarrizko helbidea josebe.anda@gureikastetxea.net bada, josebe.anda.matematika@gureikastetxea.net goitizena jar genezake, eta matematikako ikasleekin eposta harremanak goitizen horrekin eduki.

Ikastetxeko karguekin ez da oso komenigarria goitizenak jartzea, irakasle horrek kargua uztean goitizenera iritsi zaizkion mezu guztiak bere oinarrizko gmail kontuan geldituko baitira.

Google laguntza: https://support.google.com/a/answer/33327?hl=es