Unidades organizativas

GURE ERAKUNDEKO ERABILTZAILEEN EGITURA

Gure ikastetxeko erabiltzaileak sortzean, antolatuta gordetzea edo edukitzea komeni zaigu, eta antolakuntza hau erabiltzaile motak kontuan izanik sailkatzea da egokiena.

G Suiteko gure erakunde nagusiak ikastetxeko internet domeinuaren izena du (gureikastetxea.eus) eta erakunde nagusi hau azpierakunde edo antolaketa unitateetan sailkatu behar dugu zuhaitz egitura bat emanez.

Zertarako eman egitura antolatu bat?

Oro har, barne egitura antolatuta izanez gero kudeaketa erraztuko zaigulako. Adibidez, aurrerago ikusiko dugun bezala, IKASLEAK edo IRAKASLEAK azpierakundeak sortuta baditugu, bakoitzari eskubide ezberdinak eman ditzakegu zenbait aplikazioren erabileran. Bestalde, erabiltzaileei bajak ematerakoan ere asko erraztuko zaigu lana.

Ikastetxe bakoitzak bere egoera eta funtzionatzeko modua du, beraz, behar desberdinak ditu. Horregatik, ikastetxe bakoitzak bere premietarara egokituko den egitura eratu beharko du.

Egitura hau ez dago gehiegi zehaztu beharrik; barne egitura honek ez baitu harremanik Gmailerako edo beste aplikazioetarako erabiliko ditugun taldeekin.

Dena den, BHko ohiko ikastetxe baterako lau azpi erakunde nagusi dituen egitura proposatuko nuke: ADMINISTRAZIOA, IRAKASLEAK, IKASLEAK eta GURASOAK.

    • ADMINISTRAZIOA: zuzendaritza, idazkaritza, atezaintza e.a. erabiltzaile izango lituzke azpi erakunde honek.
    • IRAKASLEAK: hemen ikastetxeko irakasleak inolako sailkapenik gabe eta IRAKASLE OHIAK azpi erakundea eratzea komeni da, joan diren irakasleak gordetzeko (denbora batez bada ere).
    • IKASLEAK: ikasleak mailaka (DBH1, DBH2 ...) sailkatzeko azpi erakundeak sortuko genituzke hemen, eta beste bat IKASLE OHIAK. Horrela, ikasturte bakoitzaren hasieran, BATX2ko ikasleak IKASLE OHIAK erakundera ermango genituzke, BATX1 azpi erakundekoak BATX2ra eta horrela beste guztiekin ikasturteko ikasleen egitura egokitu arte.

Ikasturtearen hasieran, ikasleen altak eta bajak nahiz errepikapenak kontuan izan beharko dira.

    • GURASOAK: gurasoak mailaka (DBH1, DBH2 ...) sailkatzeko azpi erakundeak sortuko genituzke hemen, eta beste bat GURASO OHIAK. Horrela, ikasturte bakoitzaren hasieran, BATX2ko gurasoak GURASO OHIAK erakundera ermango genituzke, BATX1 azpi erakundekoak BATX2ra eta horrela beste guztiekin ikasturteko gurasoen egitura egokitu arte.

Seme-alaba bat baina gehiago dituzten gurasoak, seme-alaba gazteena dagoen azpi erakundean kokatu beharko da.

Ikasturtearen hasieran, ikasleen altak eta bajak nahiz errepikapenak kontuan izan beharko dira.

Gure erakundeak ikastetxeak erosita duen domeinuaren izena du (adb: gureikastetxea.eus), eta horren barruan erabiltzaileak sailkatuta edukitzeko azpierakundeak edo unitateak sortzen joango gara.

Azpierakunde bat sortzeko plus horiari sakatu.

Unitate berriari izena eman eta, nahi izanez gero, deskribapen bat idatzi.

Ezinbestekoa da, unitate berri hori gure egituran non kokatu nahi dugun zehaztea (arkatzari sakatu).

Erabiltzaileen egitura ‎(BHko ikastetxe batean)‎