1. Erabiltzaileak izendatzeko irizpideak

Gure ikastetxeko erabiltzaileak izendatzeko modua erabaki behar da ERABILTZAILEAK sortzen hasi aurretik, eta hau ikastetxeko erbaki bat izan behar du.

Erabiltzaileak izendatzeko Googlek jartzen dizkigun mugak honako hauek dira:

  • 62 karakter baina gutxiago izan behar ditu.
  • ñ, ç, ü (dieresia), ó (tildea) bezelako hizkiak ez ditu onartzen.

Aurreko baldintza horiez gain, erabiltzaileen izenak izendatzerako orduan irizpide ezberdinak har daitezke kontuan:

a) IZEN PERTSONALIZATUAK (izen-abizenetan oinarrituta)

  • Erabiltzailearen izenak pertsona edo familiaren izen-abizenean oinarritzen bada kontu pertsonalizatua izango da eta erabiltzaileak bereagotzat hartuko du; aldiz, zenbaki eta letren konbinazio bat bada erabiltzailearentzat inpertsonalagoa izango da.
  • Erabiltzaileak izendatzeko moduak aukera anitzak eman behar ditu, erabiltzaile izenak errepika ez daitezen.
  • Erabiltzaile mota desberdinak bereizteko ezaugarriren bat izatea komeni da. Hau da, irakasleak, ikasleak edo gurasoak izendatzeko moduan zerbait desberdina egotea.
  • Erabiltzaile izen oso luzeak deseroso bihurtzen dira.

Ikastetxe bakoitzak bere ezaugarriak eta bere beharrak ditu, beraz, egoera horri ongien erantzungo dion izendatzeko modu bat aukeratuko du.

Dena den, egokia izan daitekeen aukera erraz bat proposatzen dut:

IRAKASLEAK: izena.abizena@gureikastetxea.net

  • Adibidez: irakaslearen izen-abizena Begoña Irazabal bada
    • ERABILTZAILEAREN IZENA: Begoña Irazabal (letra xehez)
    • ERABILTZAILEAREN HELBIDEA: begona.irazabal@gureikastetxea.net

IKASLEAK: abizena.izena@gureikastetxea.net

  • Adibidez: ikaslearen izen-abizena Mikel Grajales bada
    • ERABILTZAILEAREN IZENA: GRAJALES MIKEL (letra larriz)
    • ERABILTZAILEAREN HELBIDEA: grajales.mikel@gureikastetxea.net

GURASOAK/FAMILIA: ikaslearenlehenabizenaren8hizki.ikaslearenbigarrenabizenaren8hizki@gureikastetxea.net

  • Adibidez: ikaslearen izen-abizenak Jon Perez de Urbina Añua badira

a) IZEN EZ PERTSONALIZATUAK (izen-abizenekin zerikusirik ez)

Pribatasuna dela eta, Googlek erabiltzaile hori pertsona jakin batekin ez identifikatzeko, kode berezi bat eman genezake izentzat.

  • Adibidez: ikaslearen izen-abizena Mikel Grajales bada
    • ERABILTZAILEAREN IZENA:
      • Izena: gr
      • Abidzena: 12600mi
    • ERABILTZAILEAREN HELBIDEA: gr12600mi@gureikastetxea.net