Taldeak
Taldeak osatzea beharrezkoa da ikastetxeko kideon komunikazioa errazteko eta berau kudeatzeko. Erabiltzaileen taldeak sortuz erabiltzaileei Aplikazioen erabilera errazten zaie. Erabiltzaile taldeak eginez gero, talde horri mezu bat bidaltzeko edo dokumentuak nahiz egutegiak partekatzerakoan, taldearen helbidea jarri eta taldekide guztiei iritsiko zaie mezua. Talde hauek eztabaida edo foroak osatzeko ere erabilgarri izango dira nahi izanez gero.
Taldea helbide elktroniko baten bidez izendatzen da, baina berez ez du postontzirik edo Gmail zerbitzurik. Adibidez: irakasleak@gureikastetxea.net helbidea duen irakasleen talde bat egiten badut, helbide horretara idaztean irakasle guztiei iritsiko zaie mezua, baina helbide hori ez dagokio erabiltzaile bati eta ez ditu Google zerbitzuak, erabiltzaile talde baten helbidea besterik ez da.
Taldeak administrariak edota erabiltzaile arruntek (Groups for Business aplikazioaren bidez) sor ditzakete, eta sortzen diren talde guztiak administrariari taldeen zerrendan agertuko zaizkio. Erabiltzaile batek Gmailen bidez sortzen dituen taldeak pertsonalak dira eta administrariari ez zaizkio agertzen.
Atal honetan, lehenbizi, gure G Suiten osatu diren taldeen zerrenda agertuko zaigu.
Zerrendaren lehen zutabean taldearen izena agertzen da, bigarren zutabean helbide elektronikoa, hirugarrenean kide mota, laugarrenean kide kopurua eta azkenik talde mota.
Talde berri bat sortu nahi badugu, goran dugun Crear grupo sakatuko dugu eta leiho hau agertuko zaigu:
Demagun Batxilergoko 2Ako ikasleen taldea sortu nahi dugula.
Nombre del grupo: taldearen izen deskriptibo bat jarriko dugu; adibidez
Batxilergoa 2A Ikasleak
Descripción: nahi izanez gero taldearen inguruko azalpena jar dezakegu.
Dirección de correo electrónico: taldearen izena laburtua jarriko dugu; adibidez
batx2a.ikasleak@gureikastetxea.net
Propietario: taldearen jabe izendatzeko aukera
SIGUIENTE sakatuz gero:
Hemen taldearen ezaugarriak zehaztuko ditugu. Bost talde mota egon daitezke: Público, Equipo, Solo anuncios, Restringido, Personalizado.
Kontuan izan, talde hauek Gmail, Drive edo Calendarren erabiltzeko balio dutela, baina horrez gain, eztabaida talde modura erabiltzeko balio dute. Hortik dator ezaugarriak zehazteko orduan erabiltzen diren zehaztapenak.
Contactar con propietarios: taldeko jabearekin harremanetan jarri ahal izatea.
Ver mienbros: taldekideak zein diren ikusi ahal izatea.
Ver conversaciones: mezuak ikusi ahal izatea.
Publicar contenido: mezuak bidali ahal izatea.
*Aukera hauek gure erara zehazten baditugu Personalizado agertuko da.
Quién puede unirse al grupo: taldera atzitzeko aukera zehazteko.
Admitir miembros ajenos a la organización: gure ikastetxetik kanpoko erabiltzaileek taldean parte hartzeko aukera zehazteko.
Taldea kudeatu
Taldearen barruan gaudela pluis horiari sakatuz gero, bi aukera ditugu:
Añadir mienbros: banaka erabiltzaileak gehitzen joan gaitezke.
Subir mienbros en bloque: CSV kalkulu horri baten bidez igo daitezke erabiltzaileak taldera. lehen bi zutabeak bakarri dira derrigorrez betetzekoak (Group Email [Required] eta Member Email); taldearen izena eta erabiltzailea.
CSVaren txantiloia eskura ematen digute erabili ahal izateko.
Txantiloi honetan talde ezberdinetako erabiltzaileak jar genezake, eta horrela talde ugari osatu aldi berean.
ERABILTZAILE TALDEEN ARBOLA EGITURA
Taldeak sortzerakoan talde egitura aurrez diseinatu behar dugu. Talde baten barnean beste talde batzuk egon daitezkeenez, erabiltzaile arruntak oinarrizko taldeetan bakarrik sartu beharko ditugu, eta 'zuhaitz egitura' egitura bat eraiki dezakegu..
Egitura hau guztia administrariak sortu dezake, baina beste aukera bat gela-ikasle taldeak tutoreek sortzea eta talde orokorragoak administrariak osatzea izan daiteke.
Demagun ikastetxeko ikasleen talde egitura sortu nahi dugula. Aukera bat hau izan daiteke:
Ikasgela bakoitzeko ikasle erabiltzaileekin taldeak osatuko ditugu. Adibidez: dbh1a.ikasleak@gureikastetxea.net taldean ikasle erabiltzaileak sartuko ditugu (urresti.jonander@gureikastetxea.net, lopezdeluzuriaga.nagore@gureikastetxea.net ...). Horrela egingo dugu ikastetxean ditugun talde-gela guztiekin oinarrizko egitura sortzeko.
Gero mailako taldeak sortuko ditugu. Adibidez: dbh1.ikasleak@gureikastetxea.net DBH 1. mailako taldea sortuko dugu, eta bertan dbh1a-ikasleak@gureikastetxea.net, dbh1b.ikasleak@gureikastetxea.net eta dbh1c.ikasleak@gureikastetxea.net.
Ondoren etapako talde egitura sortuko dugu: dbh.ikasleak@gureikastetxea.net taldean dbh1.ikasleak@gureikastetxea.net, dbh2-ikasleak@gureikastetxea.net, dbh3.ikasleak@gureikastetxea.net eta dbh4.ikasleak@gureikastetxea.net. Batxilergoan berdina egingo dugu dbho.ikasleak@gureikastetxea.net talde orokorra sortuz.
Azkenik, ikasle guztiak biltzen dituen ikasleak@gureikastetxea.net taldea sortuko dugu, bertan dbh.ikasleak@gureikastetxea.net eta dbho.ikasleak@gureikastetxea.net sartuz.
Honela mezu bat bidali nahi badiegu DBH4a-ko ikasle guztiei dbh4a-ikasleak@gureikastetxea.net helbidea besterik ez dugu jarri behar, DBH4. mailakoei idatzi nahi badiegu dbh4-ikasleak@gureikastetxea.net eta DBHko ikasle guztiei idaztekotan dbh-ikasleak@gureikastetxea.net.
Prozedura berdina jarraitu beharko genuke irakasleak@gureikastetxea.net eta gurasoak@gureikastetxea.net talde orokorrak sortzeko.
Googleren lagunta taldeen inguruan: https://support.google.com/a/topic/25838?hl=es&ref_topic=9197