4. ERABILTZAILE KONTUAK KUDEATZEN
Gure erakundera igota dugun erabiltzaile zerrendatik bat aukeratzen badugu, ezkerreko aldean, erabiltzaileen kudeaketan gehien erabiliko ditugun aukerak agertuko zaizkigu:
Erabiltzailearen izena eta helbidea.
Noiz sortu zen eta noiz sartu den kontuan azkeneko aldiz.
Zein antolakuntza unitatetan kokatuta dagoen.
Pasahitza aldatzeko aukera.
Izena edo helbidea aldatzeko aukera. Helbidea aldatuz gero, helbide zaharra alias moduan gelditzen da.
Erabiltzaile Talde ezberdinetan sartzeko aukera.
Mezu bat bidaltzeko aukera.
Erabiltzailea suspenditzeko aukera; ezingo du erabili ikastetxeko kontua, baina ez da ezabatzen (G laguntza)
Ezabatu dituen Driveko dokumentuak edo Gmaileko mezuak berreskuratzeko aukera (gehienez 25 egun lehenago).
Ezabatzeko aukera (Googleren laguntza). Ezabatu aurretik, erabiltzaile horrek Drive duen guztia, eta egutegiak eta Google+, guk nahi dugun erabiltzaile bati (administrari bati, hoberena) transferitu diezaiokegu. Ustekabean ezabatzen badugu erabiltzailea berreskuratzeko aukera badago (ikus ERABILTZAILEAK EZABATU).
Antolakuntza unitatez aldatzeko aukera.
Erdiko gorputzean, erabiltzailearen inguruan zenbait informazio dugu:
Zenbateko edukiera erabili duen Drive eta Gmail, eta zenbat dokumentu dituen Driven ere esaten digu.
Informacion del usuario: erabiltzailearen inguruan informazio asko zehaztu genezake, baina ikastetxean ez dugu datu guzti horien premiarik. Alias atalean erabiltzaile horrek erabili dezaken beste helbide bat jar daiteke (Goitizenaren inguruko informazio gehiago.).
Seguridad: segurtasunaren eta pasahitzaren inguruko zenbat kudeaketa.
Grupos: erabiltzailea nahi dugun taldeetan sartzeko aukera (+ horia)
Privilegios y funciones de administrador: administrariaren zenbait eginkizu esleitzeko aukera. Hau, erakunde handi baterako interesgarria izan daiteke, baina ikastetxe batean ez dut uste beharrezkoa denik. (+info)
Aplicaciones: zein aplikazio esleituta dituen ikus genezake.
Dispositivos gestionados: erakundeak kudeatutako gailu mugikorra kudeatzeko aukerak.
Licencias: aplikazioetarako lizentziak kudeatzeko.
Unidades de equipo: zein Taldeko Unitateetan partaide den.
Googleren laguntza: https://support.google.com/a/topic/14588?hl=es&ref_topic=2425090